Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuak lehen aldiz atera du lehiaketara energia berriztagarrietatik sortutako horniduraren kontratazioa sektore publiko autonomiko guztiarentzat

2019.eko urriak 01

Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak ezagutzera eman duenez, atzo Lehendakariak iragarri bezala, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du energia-iturri berriztagarrietatik erabat sortua den horniduraren kontratazio zentralizatuaSailburuak nabarmendu duenez, bikoitza da kontratuaren helburua; batetik, erosketa zentralizatu bat egitea sektore publiko osoarentzat eta, bestetik, energetikoki jasangarriagoa den Euskal Administrazio Publiko baterantz aurrerapausoak ematea.“Estrategia Energetikoa 2030” dela eta, Erkorekak azpimarratu duenez, estrategia horrekin Eusko Jaurlaritzak beregain hartzen du erantzukizun partekatuaren printzipioa, emisioak murrizteko nazioarteko politikak ezarria, baita trantsizio energetikoarena ere.

2008az geroztik, Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarriak barneratu ditu Euskal Sektore Publikoko eraikinetako eta instalazioetako energia-horniduraren kontratazioan.Orain, azken oniritzia ematen zaio prozesu horri eta energia berriztagarrietatik erabat, %100 portzentajean, sortutako kontratazioari ematen zaio hasiera.

Europako lehenengo bost herrialdeen artean kokatzen da Euskadi eraginkortasun energetikoan. Hala, sailburuak nabarmendu duenez, Euskadi erkidego aitzindari bat da garapen iraunkorrarekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta klima-aldaketaren aurka borroka egiteko estrategiarekin hartutako konpromisoan.Gainera, azpimarratu duenez, instituzio publikoetatik bultzatutako ekimenek beti izan dute euskal gizartearen babesa eta laguntza, kontzientziatuta eta konprometituta baitago helburu horrekin.“Aurre egiten ari garen erronka premiazkoena eta konplexuena da, zalantzarik gabe.Bat egiten dugu mundu osoko instituzio politikoekin, sozialekin eta akademikoekin karbonoan lurralde neutro bat lortzeko premiazko helburua gure gain hartzean 2050 baino lehen berandu jota”, adierazi du.

Bestalde, Erkoreka sailburuak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onartu egin ditu “jardute-lerro nagusiak desgaitasun intelektuala duten pertsonen enplegu publikorako sarbidea sustatzeko eta bermatzeko”. Bozeramaileak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da enplegu publikoko plazen % 2 desgaitasun intelektuala duten pertsonek ‒% 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenek‒ betetzea.“Desgaitasun intelektuala duten pertsonak hartu nahi ditugu Administrazio Publikoan eta lanerako duten eskubideak bermatu, tratu-berdintasun eta ez diskriminazio-baldintzetan”, gaineratu du.

Katalunian 155. artikuluaren aplikazioari buruz kazetariek galdetuta, Erkoreka sailburuak azpimarratu duenez, inolaz ere ez datoz bat zirkunstantziak hain muturreko agindu bat aplikatzeko. Bestalde, gaineratu duenez, Lehendakariaren hitzak gogora ekarriz, Eusko Jaurlaritzaren ustez ez zen “ez orain ez inoiz” egokia 155. artikulua aplikatzea. Gainera, bozeramaileak azpimarratu egin du jardunean den Gobernuak autonomia bat eten badezake, berdintsu osatu dezakeela estatutu bat.

Bestalde, metalaren greba dela eta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Lehendakariak atzo egindako deklarazioek oinarri objektibo bat zuten, greba iragarrita baitzegoen, negoziazioa gorabehera, baita abisatuta ere "udazken bero" baten atal gisa.“ Eztabaidagaiak alde batera utzita, greba udaberritik zegoen iragarrita, eta egoera horren aurrean nekez ikus daiteke negoziaziorako benetako asmo bat”, adierazi du.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @premine
    2019.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    Urrats interesgarria, bazen garaia!!!. @Goiener izan da aitzindaria: https://t.co/3A7xcp3WJ1

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)