Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Quebeceko ordezkaritza bat hartu du “Euskadi Learning Tour 2019”ren V. edizioaren esparruan

2019.eko urriak 01

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin batera, Quebeceko ordezkaritza bat hartu du “Euskadi Learning Tour 2019”ren V. edizioaren esparruan. Bilera gaur goizean izan da Lehendakaritzan.

Quebec eko ordezkaritza bat Euskadira bidaiatuko da “Euskadi Learning Tour 2019”bosgarren edizioaren esparruan. Euskadi Basque Country 2020nazioartekotzeko estrategiaren barruan Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen bat da, helburu duenakanpoaldean bazkide estrategikoekin harremanak bultzatzea, euskal gizartearen errealitatea ezagutu dezaten; Euskadik dituen alderdi nabarmenenak eta berezienak erakusteko aukera bat.

Oraingo honetan, Lehendakaritzak, irailaren 29tik urriaren 3rako astean, Quebec eko ordezkaritza bat gonbidatu du; sei pertsona dira, hainbat eremutan gailentzen direnak, besteak beste, enpresa-munduan, teknologian eta berrikuntzan, gastronomian, hedabideetan eta beste eremu batzuen.

Quebec “lehentasunezko bazkide” gisa identifikatuta dago Euskadi-Basque Country nazioartekotzeko estrategian. 2017an MOU edo Elkar AditzeMemoranduma sinatu ondoren Lehendakariaren eta Quebec eko LehenMinistroaren artean, hiru dira lankidetzarako eremuak: kultura- eta hizkuntza-dibertsitatearen babesa, berrikuntzaren aldeko apustua, eta ingurumenarekiko eta klima-aldaketari aurre egiteko konpromisoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak