Eu

Eusko Jaurlaritzak familia-kontziliaziorako dituen ekimenak azalduko ditu, bihar, astelehenean, hilaren 30ean, Madrilen

2019.eko irailak 30
  • UNAF Familiartekoen Elkarteen Batasunak antolatutako jardunaldia
  • Asteartean, urriaren 1ean, Lide Amilibiak Adventage Joint Action-en III. bileran parte hartuko du, Sevillan: “Independentzia eta autonomia sustatzeko egungo neurriak”.
  • Euskadi nazioarteko erreferentea da gizarte-politiketan

Madril   29 09 19

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak familia-kontziliaziorako dituen ekimenak azalduko ditu, bihar, astelehenean, hilaren 30ean, Madrilen, UNAF Familiartekoen Elkarteen Batasunak antolatutako jardunaldian. Jardunaldia honako hau da: “Espainian erantzunkidetasunean aurrera egitea: lana, familia eta norberaren bizitzaren kontziliazioari buruzko Europar Batasuneko zuzendaritza berria”.

 

Amilibiak honako mahai-inguru honetan parte hartuko du: “Familiekiko erakunde-erantzunkidetasuna, zaintza-zerbitzuen sarearen bidez”. Bertan, “erronka demografikoa” azalduko du, “biztanleen zahartzeari eta jaiotza-tasari dagokienez”.

 

UNAFen jardunaldian, Amilibia sailburuordeak honako hauek azalduko ditu: “orain arte euskal herritarrek nahi beste seme-alaba izateko eman diren urratsak. Horretarako, funtsezko elementuetako bat da Familien eta haurren aldeko euskal Itunaren (2018ko urtarrila) eta 2018-2022rako familientzako laguntzari buruzko IV. Planaren bidez kontziliazio erantzunkidea lantzeko beharra".

 

Asteartean, urriaren 1ean, Amilibiak Adventage Joint Action-en III. bileran parte hartuko du, Sevillan, honako mahai-inguru honetan: “Independentzia eta autonomia pertsonala sustatzeko egungo neurriak”. Jardunaldiaren helburuak dira zahartze osasungarria sustatzea, hauskortasuna sasoiz detektatzea, zahartzeari eta adinagatiko bazterketari buruzko aurreiritziak eta adinekoen eginkizuna zahartzeari buruzko politika publikoaren garapenean.

 

Hitzordu horretan, Amilibiak zahartze aktiborako 2015-202rako Euskal Estrategia azalduko du. “Hobeto zahartzeko aurrea hartu eta prebenitzea”ri dagokionez; zahartzen diren pertsonen autonomia eta independentzia sustatzen ditu, eta, horretarako, bere bizitza-proiektuaren gaineko erabakiak errazago hartzeko zeharkako prebentzio-neurriak ezartzen ditu.

 

Desgaitasunari buruzko Ameriketako Elkartearen bisita

Asteazkenean, urriaren 2an, AAIDDko (Adimenaren eta garapenaren desgaitasunari buruzko Ameriketako Elkartea) ordezkaritza batek, mundu-mailan adimen-desgaitasunean prestigiodunenetakoa eta pertsona oinarri duen arreta-eredua ezartzen aitzindaria den elkarteak, Euskadi bisitatuko du. Bertan, Gorabideko presidenteak eta gerenteak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru-diputatuak egingo diote harrera.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak