Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako Santa Marina ospitaleak 75 urte bete ditu

2019.eko irailak 30

Hurrengo hiletan hainbat ekintza antolatuko ditu urteurrena ospatzeko

Aurten Osakidetzako Santa Marina Ospitalearen 75. urteurrena izango da, eta hura ospatzeko hainbat ekintza egingo dira gure historia zein egunero egiten den lana ikustarazteko asmoz

 

SANTA MARINA IRAGANEAN

Gaur egun Santa Marina ospitalea deitutakoa garai batean Tuberkulosiaren Kontrako Erietxe Taldea izandakotik iraun duen pabiloi bakarra da. Eraikina Eugenio Aguinaga arkitekto entzutetsuak diseinatu zuen eta duela 75 urte inauguratu zen.

Santa Marina ospitaleak tuberkulosiak gaixotutako pertsonak hainbat hilabetez, eta urtez ere, zaintzen hasi zuen bere eginkizuna, eta, era berean, Bizkaiko gainerako biztanleak kutsaduratik babesten zituen. Sendatzeko irrika izanik, heriotza-tasa murriztea lortu zuten kirurgia toraziko garrantzitsu eta aitzindariak barne hartu zituen eta; azkenean, botika berriak sartuz eta administratuz (estreptomizina, hidrazina, errifanpizina...), gaixotasuna ia erabat desagerrarazi zuen. Orduz geroztik, toraxeko gaixotasunetako ospitale bihurtu zen.

 

GAUR EGUN

Hasieran, 30 hamarkadako patologia (soziopatia tuberkulosoa) zen gure erronka nagusiena, gaur egun, berriz, XXI mendeko patologia handia da, hauskortasuna eta hiltzeko prozesua; Santa Marinak badaki mende honetako erronkari, gaixotasun kronikoak areagotzea dakarren biztanleen zahartzeari, aurre egiten,.

Hala, Santa Marinak 240 ohe, 5.000 ospitaleratze inguru, 6.000 larrialdi baino gehiago eta 5.000 kontsulta izanik, Osakidetzako erreferentziazko ospitale bat da, kronikotasunean, adineko pertsonetan eta zainketa aringarrietan espezializatua. Arreta osoa ematen du, sareko gainerako zerbitzu-erakundeekin eta gizarte-esparruarekin koordinatuta. Bizitzako azken urteetan gaixotasun kronikoak larriagotu zaizkien pertsonak artatu eta zaintzen ditu, eta amaierako ordua iristean, ondo hiltzen laguntzen saiatzen da, senideekin intimitate-baldintza onenetan egon daitezen eta ahalik eta sufrimendu txikiena izan dezaten laguntzen.

 

  1. URTEURRENA OSPATZEKO EKINTZAK75. urteurrena dela eta, baita Santa Marina Ospitalea zer izan zen eta gaur egun den ezagutarazteko asmoz, hainbat ekintza antolatu ditugu:

* Jose Carrasco-Máximo Aguirre saria: pasa den martxoaren 26an Bilboko Mediku Zientzien Akademia eta Sociedad Bilbainak emandakoa.

* Herri martxa: urriaren 13an egitekoa. Ospitalean hasi eta bukatuko den 5 kilometroko ibilaldia izango da. Osakidetzako eta Bilboko Udaleko ordezkariak etorriko dira.

* Argazki erakusketa metroan: Paziente eta profesionalen omenez hainbat argazkik osatutako erakusketa. Zazpikaleak/ Casco Viejo geltokian San Nicolas sarbideko korridorean hasiko da urriaren 10ean. Osakidetzako Zuzendari Nagusia, Juan Luis Diego Casals, eta kolaboratzaile ditugun beste arlo batzuetako agintariak ere bertan egongo dira.

* Ospitaleko pertsonalari zuzendutako jardunaldia. Gizarte Ekintzako Diputatuak, Sergio Murillok, “Nagusi Intelligence Center” egitasmoa azalduko du; 2020an haiekin elkarlanean hasiko gara.

 

Bilbon, 2019ko irailaren 30an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau