Eu

Artolazabal: “Euskadi erreferente da zahartze aktiboa sustatzen, adineko pertsonen ahalduntzean aitzindari den gure Gizarte Zerbitzuen Sistemari esker”

2019.eko irailak 30
  • Sailburuak Help Age Fundazioaren “Gehiago bizi, hobeto bizi” III. Foroari amaiera eman dio Deustuko Unibertsitatean

  • “Gure gizartean bizi-itxaropena luzatu izana albiste eta aukera bikaina da, pilatutako hainbeste esperientzia aprobetxatzen jakiten badugu”.

  • “Etorkizuneko gizartea pertsona helduak nagusi izango diren talde batek osatuko du”

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal pozik agertu da “Euskadi zahartze aktiboa sustatzen erreferente delako eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema adineko pertsonen ahalduntzea sustatzen aitzindari delako”.

Artolazabalek Help Age International fundazioaren “Gehiago bizi, hobeto bizi” III. Foroari amaiera eman dio Deustuko Unibertsitatean. Bertan, Cristina Segura, Juanjo Etxeberria, Isabel Martínez, Alex Kalache, Diego Ramiro, Unai Martin, María Jesús Aranda, Mª Carmen Barranco, Fernando Flores, José Mª Paz, Mayte Sancho, Gloria Fernández-Mayorales. María Jesús Goikoetxea, Andrea Uña, Alberto Infante, Bridget Sleap, eta Marian Olabarrietak ere hartu dute parte.

Bizi-itxaropena inoiz ez da hain handia izan. Bizitza luzatzea eta bizi-kalitatea hobetzea nola uztartu aztertu dugu; hala, Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia arlo horretan aplikatu eta garatu behar da. Gure gizartean bizi-itxaropena luzatzea albiste eta aukera bikaina da, pilatutako hainbeste esperientzia aprobetxatzen jakiten badugu. Badakigu etorkizuneko gizartea, neurri handi batean, pertsona nahiko helduek osatuko dutela, eta hauek premia espezifiko batzuk izango dituztela” azpimarratu du Artolazabalek Jardunaldiaren amaiera-ekitaldian.

Oinarriak

Artolazabal sailburuak zehaztu duenez, “gure zahartze aktiboko estrategiak hiru oinarri nagusi hauek ditu: Beti On, ia 60.000 adinekoei Euskadin arreta eta laguntza ematen dien zerbitzu soziosanitarioa —zerbitzu honetan arreta jasotzen dutenen % 70 emakumeak dira—; Nagusi Agenda, adineko pertsonak eurei interesatzen zaizkien eta eurengan eragina duten politikak zehaztekoan nahasteko eta ahalduntzeko gobernantzako parte-hartze tresna; eta azkenik, Euskadi Lagunkoia, adineko pertsonekin ingurune lagunkoietara urratsak ematen Euskadiko 60 herri eta hiri baino gehiago nahasteko tresna”.

“Euskadiko adineko pertsonen % 70 baino gehiago lagunkoi izateko bokazioa duten Euskadiko herritan bizi da. Alex Kalachek bide zuzenetik goazela berretsi du, hiri lagunkoiak sustatzeko helburu horretan OMEk Euskadi erreferentetzat jotzeak duen garrantzia baieztatuz. Nazioarteko ekimen honetara atxikita udalerri gehien dituen herria gara” azpimarratu du Artolazabalek.

Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunerako Euskadin idatzitako eta bertatik zabaldutako Eskubideen Gutunean —ñabartu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak— honako gai hauek aipatzen dira: inklusioa, sozializazioa, ahalmenak mantentzea eta hobetzea, isolamendua saihestea, aktiboki zahartzeko segurtasuna, ikaskuntza, gizarte-ekarpena, informatuak egotea, ingurune publikoan eta sozialean adineko pertsonak protagonista izatea, osasunean eta gaixotasunean euren bizitza baldintzatzen duten erabakietan parte hartzea, intimitaterako eskubidea, bizitzaren amaierari buruz erabakitzeko eskubidea, maitasuna eta komunikazioa. Hitz horietan laburbiltzen dira zahartze aktiboaren helburuak eta, gaur, ahalduntze horretan beste urrats bat eman dugu”.

Artolazabalen ustez “gizarte berdinzale eta inklusibo batean aurrera egitea da gure Herriaren benetako garapenaren gakoa. Helburu hori lortzeko bidean adineko pertsonek eragile nagusiak eta aktiboak izan behar dute”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak