Berriak Lehendakaritza
Eu

Elkarrizketa konstruktiboaren, estrategia partekatuaren eta ekintzaren aldeko konpromisoa adierazi du Lehendakariak

2019.eko irailak 30

Forum Europa: Tribuna Euskadik antolatutako solasaldian parte hartu du gaur Iñigo Urkullu Lehendakariak. Hizlari izan da bertan eta elkarrizketa konstruktiboaren, estrategia partekatuaren eta ekintzaren aldeko konpromisoa adierazi du.Lehendakariak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzaren ekintza-eredua da ondoen egokitzen dena giza baldintzaren mugetara, ziurgabetasunetara eta kontingentzia historikoetara, edo errealitate konplexura eta gizartearen aldaketetara.“Herrialde- eta bizikidetza-eredu bat adierazten du, errealitateak eta pertsonen premiek eskatzen duten bezala diharduena”, gaineratu du.

Bere jardunean elkarrizketarekin, akordioarekin eta lankidetzarekin konpromisoa hartzeak duen garrantzia adierazi du Lehendakariak, ekintza politikoaren eta instituzionalaren giltzarri gisa.“Eguneroko premiei erantzuteko aplikatzen dut “politika egiteko modu” hau.Baita etorkizuneko ikuspegiari ere, nire ustez, partekatua izan behar duena”, adierazi du.

Zentzu horretan, Lehendakariak nabarmendu egin du akordiorako borondatea duen elkarrizketa politikoaren garrantzia, esan duenez, borondateak batzeak eta ahaleginak handitzeak kohesionatu egiten baitu gizartea.“Garrantzi berezia ematen diet, beti, hartzen ditugun erabakien ondorioak aztertzeari eta balioztatzeari.Erantzukizuna eta asmo handiak aplikatzea da gure konpromisoa”, gaineratu du.Hala, Euskadirentzako epe luzeko proiektu baten premia planteatu du, joera sozialak eta bizi-kalitatearen eta ongizatearen balditzetan eragina izango duten eraldaketak kontuan hartuta.Zentzu horretan, hiru eraldaketa nabarmendu ditu estrategia partekatu bat bultzatzeko:Eraldaketa demografiko/soziala, Eraldaketa energetiko/ekologikoa eta Eraldaketa teknologiko/digitala. Euskadirentzat hiru aukera handi direla azpimarratu du Lehendakariak.“Europako Herrialde aurreratuenen aitzindaritzan, elkarrekin batera Herrialde bat eraikitzen jarraitzeko erabaki irmoa hartua dugu”, zehaztu du.

Lehendakariak eskua luzatu du lankidetza bilatzeko, arazoei irtenbideak aurkitzeko. “Gobernuaren ekintza gizartearen lehentasunak betetzera bideratuta dago, errealismoan, erantzukizunean eta gardentasunean oinarritutako kudeaketa batetik abiatuta”, adierazi du. Zentzu horretan, Lehendakariak hartua duten konpromisoa adierazi du, xede hauek lortze aldera: Herrialde berdinago; kontu publikoen kudeaketa zorrotz eta arduratsu bat; eta ekonomiaren hobekuntza, enpresa-munduari lagunduz eta langabezia murrizten lagunduz.“Horixe da Gobernuaren eta Herrialdearen funtsezko helburua”, adierazi du.

Bilboko Ercilla Hoteleanegin den ekitaldian Lehendakariak munduan dagoen ziurgabetasuna aipatu du, politikaren arloan, tradizio demokratikoaren historian aurrekaririk ez duten mugimenduen eta jarduteko moduen agerraldiak eraginda.Zentzu horretan azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak “arreta eta ekintza” mantentzen ditu desazelerazioaren eszenarioa, industriaren halako atzera egite bat, automozioaren sektoreko arazoak edo energia eta kontsumoaren atzerakada ikusita.“Gaur, inoiz baino gehiago, gogor egin behar zaio diskurtso politikoaren sinplifikazioari eta hausnarketa bare eta proposamen bideragarriekin egin behar zaio aurka”, gaineratu du.Bestalde, eta Espainiako ezegonkortasun politikoa dela-eta azpimarratu duenez, egoera honek eragin negatiboa du Eusko Jaurlaritzan, baliozko elkarrizketa seguru eta etengabe bat ez egotea dakarrelako ondorioz, Euskadirekin dituen harremanetan Estatua konprometituko duena.

Lehendakariaren hitzetan, erantzuna egunerokotasunean Bizikidetza handiago batekin, Autogobernu gehiagorekin eta Gobernuaren ekintza gehiagorekin konpromisoa mantentzea da.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvparlament
    2019.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | Elkarrizketa konstruktiboaren, estrategia partekatuaren eta ekintzaren aldeko konpromisoa: https://t.co/LWgCPsG0WV @i…

  • @eajpnvparlament
    2019.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | Compromiso con el diálogo constructivo, la estrategia compartida y la acción: https://t.co/cU83rVmR2W Comparto las pa…

  • @PedroAzpiazu
    2019.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    📝 | Compromiso con el diálogo constructivo, la estrategia compartida y la acción: https://t.co/cU83rVmR2W Comparto… https://t.co/qCEhVGubZE

Ekitaldiko kargudunak