Berriak Lehendakaritza
Eu

Etxekoandreen balioa

2011.eko apirilak 12

Lehendakariak esan du Euskadin milaka emakumek, etxekoandreek, beren etxeetan gizartearen onerako egin dituzten ahaleginak “ordainezinak” direla

Bidebarrieta liburutegian gaur arratsaldean omenaldia egin zaie etxekoandreei, “Etxeko-Andre” Bizkaiko Etxekoandreen eta Kontsumitzaileen Lurralde Elkartearen kongresuaren barruan. Aipatzekoa da, halaber, aurten elkartearen eraketaren 40. urteurrena dela. Patxi López lehendakariak emakumeek urte luzez beren etxeak zainduz egin duten lan “anonimoa” eta “ordezkaezina” balioetsi du, Euskadiko “bizitzaren euskarri” bihurtu dira eta. Egin duten lana ez da sekula ekonomikoki baloratu; baina, halere, lehendakariak azpimarratu du emakume horien lana baloratuko balitz, zalantzarik gabe 300.000 milioi eurora iritsiko litzatekeela, hau da, Barne Produktu Gordinaren (BPG) ehuneko 27ra, eta Euskadin ehuneko 32raino iritsiko litzateke. “Garrantzitsua da, ezta? Ordainezina da, ezta?”, erantsi du.

Bere esku-hartzean, lehendakariak omenaldia egin die Etxeko-Andre elkartea sortu zuten emakume "aitzindariei”, beren lanari esker gure gizartean “hain sustraituta dagoen matxismoa” desagerrarazteko bidean lagundu baitute. Horren harira, Lópezek gizonei eskatu die zeregin komunetan esku hartzeko, eta Eusko Jaurlaritza kausa honekin konprometituta dagoela gogorarazi du, adibidez, aurten 34 milioi euro inbertitu ditu familiako bizitza eta lana bateratzeko programetan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)