Berriak Lehendakaritza
Eu

Quebeceko ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du “Learning Tour 2019” ekimenaren esparruan

2019.eko irailak 27
  • Learning Tour programaren bosgarren edizioa da eta bere helburua da kanpoko pertsona gailenei Euskadik dituen alderdiriknabarmenenak eta berezienak erakustea
  • Quebeceko eragin handiko eremuetako sei pertsona iritsiko dira Euskadira igandean (irailaren 29an) eta gure gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren ezaugarriak ezagutuko dituzte urriaren 3ra arte

Quebeceko ordezkaritza bat Euskadira bidaiatuko da “Euskadi Learning Tour 2019”bosgarren edizioaren esparruan. Euskadi Basque Country 2020 nazioartekotzeko estrategiaren barruan Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen bat da, helburu duenakanpoaldean bazkide estrategikoekin harremanak bultzatzea, euskal gizartearen errealitatea ezagutu dezaten; Euskadik dituen alderdi nabarmenenak eta berezienak erakusteko aukera bat.

Oraingo honetan, Lehendakaritzak, irailaren 29tik urriaren 3rako astean, Quebeceko ordezkaritza bat gonbidatu du; sei pertsona dira, hainbat eremutan gailentzen direnak, besteak beste, enpresa-munduan, teknologian eta berrikuntzan, gastronomian, hedabideetan eta beste eremu batzuen.

Agenda

Ordezkaritzak agenda zabal bat izango du eta bere bitartez ezagutu ahal izango ditu euskal instituzioak eta autogobernu-sistema berezia; Euskadiren ekonomia/teknologia/produkzioa garatzeko eredua eta berrikuntzakoa; hiri-erregenerazioa eta ondare kulturala eta gastronomikoa; energiaren ikerketa-zentroak, lanbide heziketakoak, eta irrati eta telebistakoak. Bisitaldian, gainera, elkarraldiak izango dituzte Zamudioko Parke Teknologikoko arduradunekin, Etxepare Institutukoekin, Basque Culinary Center-ekoekin eta Guggenheim Bilbao eta Santa Maria Katedralekoekin.

Quebec, lehentasunezko bazkide

Quebec “lehentasunezko bazkide” gisa identifikatuta dago Euskadi-Basque Country nazioartekotzeko estrategian. 2017an MOU edo Elkar Aditze Memoranduma sinatu ondoren Lehendakariaren eta Quebeceko LehenMinistroaren artean, hiru dira lankidetzarako eremuak: kultura- eta hizkuntza-dibertsitatearen babesa, berrikuntzaren aldeko apustua, eta ingurumenarekiko eta klima-aldaketari aurre egiteko konpromisoa.

Zentzu horretan, uztaileko lehenengo astean elkarraldi kultural/profesional batzuk egin ziren Euskadi-Quebec artean, Etxepare Euskal Institutuak antolatuak gehiago elkar ezagutzeko, bi herrialdeen arteko kultura-trukeak sustatzeko, bi aldeen sorkuntza eta hedapena sustatzeko, esperientziak eta ezagutzak trukatzeko, eta kultura-erakusleihoak sortzeko.

Bestalde, 2019an, Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz jarri du martxan laguntzen deialdi bat Quebecekin lankidetzan aritzeko proiektuetarako, Kanpoko Bazkide Estrategikoen Sareko eskualdeei zuzendutako laguntzen emakida arautzen duen Dekretuaren esparruan. Deialdira 14 ekimen aurkeztu dira artearen, kulturaren, zinemaren, unibertsitatearen, sorkuntza-industrien eta kanpo-merkataritzaren eremuetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak