Berriak Lehendakaritza

Garapenerako lankidetzan profesionalak espezializatzeko beken deialdia urriaren 9an bukatuko da

2019-09-30

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako (GLEAko) garapen lankidetzan profesionalak espezializatzeko 2019ko beketara hautatzeko eskakizunak aurkezteko epea urriaren 9an bukatuko da. Deialdi honetan eskaintzen diren 4 beken espezializazioak honako hauek dira: genero eta garapena, lankidetza Afrikarekin, ekintza humanitarioa eta gizartea eta eraldatzeko hezkuntza eta komunikazioa.

Bekak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira eta azken hauetara aurkezteko baldintzen artean aurkitzen dira besteak beste, 2019ko urtarrilaren 1ean gehienez 28 urte izatea, unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala izatea eta gutxienez urtebeteko esperientzia izatea lankidetzaren arloan edo garapenerako hezkuntzan.

Bekek hamabi hilabete iraungo dituzte eta Vitoria-Gasteizko GLEAren egoitzan egingo dira. Zenbatekoa 20.000 euro gordin izango dira eta horietatik 2.000 euro formaziora bideratuko dira. Urtean zehar bekadunak bere formazio planarekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi edota mintegietara joateko aukera izango du gainera. Helburua da lankidetza-eragileak sendotzea arlo horretako profesional gazteen gaitasunak, ezagutzak, prestakuntza eta espezializazioa indartuz.

Dokumentazioa aurkeztea eta eskakizunak kreditatzea modu telematikoan egin behar dira www.elankidetza.euskadi.eus webguneko deialdien atalean edota www.euskadi.eus webgunean.

Zalantzak agencia@elankidetza.eus helbidera idatziz edota 945 018079 telefonora deituz argitu daitezke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)