Berriak Lehendakaritza
Eu

Mendia: 'Tiroketaren aurrean Batasuna irmoagoa izan da Bildu baino'

2011.eko apirilak 12

Agian "tiroketa gaitzestearekin baino, haien etorkizunarekin kezkatuta daudelako" izan liteke

Jaurlaritzaren bozeramaile Idoia Mendiari “paradoxa” bat iruditzen zaio Batasuna ohiaren bozeramaileak “legezkoak izan nahi dutenak eta Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta antzeko alderdiak, ibilbide demokratikodunak, baino zorrotz eta argiagoak” izatea, ustezko bi ETA kidek jendarmeria frantziarreko agenteen kontra asteburu honetan Frantzian gauzatutako tiroketa gaitzetsi baitute.

Mendiaren hitzetan, komunikatua “arina eta lotsatia” da, bi alderdiak “beren etorkizunagatik kezkatuago daudelako indarkeria-ekintza bat gaitzesteagatik baino, ez baita egokia beren berehalako interesetarako”.

Gobernu Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan , Idoia Mendiak esan du ezker abertzalea “pausoak ematen ari dela” baina “pauso gehiago eman beharko dituela sinesgarria izateko”.

Politika ekonomikoa

Opozizioko alderdi nagusia “desleialtasunez” ari dela jokatzen, adierazi du Mendiak. “Mesede gutxi egiten dio herriari errealitatearekin inongo antzik ez duen euskal ekonomia irudikatzen duenean”, gaineratu du. “Oraingoan demagogia hutsean ari da langabeziari buruz hitz egiten errealitatea faltsutzen eta ez dugu alakorik onartuko”, esan du bozeramaileak. Mendiak EAJ-ri legegintzaldi erdia “inongo proposamenik aurkeztu gabe egin duela” leporatu dio.

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.04.12)

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-04-12n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)