Berriak Herrizaingoa
Eu

Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak informazioa trukatuko dute ilegalizatutako aalderdiak hauteskundeetara aurkeztea galarazteko

2011.eko apirilak 09

Terrorismoaren aurkako borroka eta polizien arteko lankidetza

Alfredo Pérez Rubalcaba eta Rodolfo Ares, bi sailetako arduradun nagusiekin batera, ETAren aurkako borroka eta lankidetza eta koordinazio balibideak aztertzeko bildu dira

2011ko apirilaren 9a. Gobernuko lehen presidenteordea eta Barne ministroa, Alfredo Pérez Rubalcaba, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuarekin bildu da gaur goizean Ertzaintzaren Erandioko ertzain-etxean. Bertan, terrorismoaren aurkako borroka zertan den eta gobernu bien baitan dauden polizien arteko lankidetza indartzen jarraitzeko erak aztertu dituzte.

Antonio Camachok, Estatuko Segurtasun idazkariak, eta Rafael Iturriagak, Segurtasun sailburuordeak, ere bertan izan dira, sail bietako beste arduradun batzuekin batera. Bileran bi sailetako ordezkariak bat etorri dira ETAk su-etena iragarri izanda ere, ezin dagoela arreta jaisterik eta ezinbestekoa dela orain arteko irmotasun demokratikoa, tolerantziarik eza eta polizien borroka mantentzea, terroristak inoiz baino ahulago egotea eragin baitute.

Gobernu bietako ordezkariek nabarmendu dute egungoa terrorismoaren borrokaren aurkako bidearen azken txanpa dela. Izan ere. azken hilabeteotan enpresaburuek ez dute mehatxu-gutunik jaso eta kale-borroka guztiz desagertu da ia, hein handi batean, Ertzaintzak eta estatuko Segurtasun Talde eta Kidegoek egindako lanari esker. Era berean, erradikalen zigorgabetasuna desagertu egin da terroristen aldeko propagandak kaleetatik kentzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakien ondorioz. Hala eta guztiz ere, Herrizaingo eta Barne Ministerioko arduradunek nabarmendu dute, aurrera pausoak eman badira ere, ETA ez dela oraindik desagertu. Hortaz, eskura dauden polizia, intituzio eta politika mailako baliabide guztiak abiatzen jarraitzearen aldeko agertu dira terrorismoa behin betiko bukatzea lortze aldera.

Era berean, mehatxatuen babeserako sistemak aztertu dituzte aipatutako bileran eta talde biak bat etorri dira beti egoerak kasuz kasu aztertu behar direla bakoitzean hartutako segurtasun-neurriak moldatu, mantendu edo indartzeko, segurtasun indarrek esku-hartzean egindako arriskuaren balorazioen arabera.

Ilegalizatutako alderdiak hauteskundeetara aurkeztea galaraztea

Halaber, Rubalcabak eta Aresek Auzitegi Gorenak orain gutxi hartutako erabakia ere izan dute hizpide, Barne Ministerioko Alderdien Erregistroan Sirturen izena ez sartzearena hain zuzen.
Zentzu honetan, informazioa elkarbanatzeko eta lankidetzarako baliabideak sendotzea adostu dute ilegalizatutako taldeekin nolabaiteko zerikusia duten pertsonek zirrikituren bat aurkitu eta, legearen eta Auzitegien erabakie aurka eginez, maiatzaren 22an egingo diren hauteskundeetara aurkeztea galarazteko.
Era berean, departamentu biek eskura duten informazioa eskuduntzadun agintaritzari helaraztearen eta begiak zabal-zabalik mantentzearen beharrean bat etorri dira, lege-hausteak ekidite aldera.

Krimen antolatuaren aurkako borroka

Azkenik, Barne Ministerioak eta Herrizaingo Sailak Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak, Ertzaintzak eta Esquadra Mossoek batera egindako polizia-operazioa oso onuragarritzat jo dute. Operazio hau lau polizia-talde hauek une oro bateratuta egin duten lehen ikerketa izan da eta, orain dela egun batzuk, lapur talde arriskutsu bat desegitea ahalbidetu zuen; Bilbon eta Portugaleten (Bizkaia) eta Castro Urdialesen (Kantabria) egin ziren atxiloketak.
Laburbiduz, gobernu bietako ordezkariek hau eta bestelako lankidetza eta koordinazio baliabideak irmotzea adostu dute delinkuentziari aurre egiteko. Era berean, beste delitu batzuk prebenitu eta horiei aurre egitea hiritarren segurtasuna bermatzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Barne Ministroa eta Herrizaingo Sailburua