Berriak Lehendakaritza
Eu

Begira sareak emakumeen kontrako indarkeriaz informatzean dauden muga juridikoei buruz hausnartu du

2019.eko irailak 26

Gaur goizean komunikabide eta publizitate agentziek osatzen duten Begira Sarearen hamargarren bilera ospatu da. Begira sarea publizitate agentzia eta komunikabideek osatzen dute eta komunikabide eta publizitate ez sexista baterako autorregulaziorako kodea ezartzeko sortu zen. 2019rako gai nagusia emakumeen kontrako indarkeria da, eta nola agertzen den komunikabideetan eta publizitatean. Gaurko bileran indarkeria matxistaren inguruan informatzean dauden muga juridikoei buruz hausnartu dute bertaratutako komunikabideetako profesionalek. Horretarako, Ixusko Ordeñana zuzenbidean doktorearen laguntza izan dute. Haren hitzaldiaren ondoren, tailer praktiko bat egin dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak