Eu

Amilibiak azaldu duenez, “behar-beharrezkoa da eskualdeek eta estatuek erantzukizun eta kudeaketa-oreka handiagoa erakustea bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren egoera eta bidaiderik gabeko gazte atzerritarren gizarteratzea eta laneratzea aztertzeko eta kudeatzeko”

2019.eko irailak 25

Hernani, 2019/09/25

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak azaldu duenez, “behar-beharrezkoa da Europako eskualdeek eta estatuek erantzukizun eta kudeaketa-oreka handiagoa erakustea bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren egoera aztertzeko eta kudeatzeko eta bidaiderik gabeko gazte atzerritarren gizarteratzea eta laneratzea errazteko”.

 

Amilibiak “Bidaiderik gabeko adingabe eta gazte atzerritarren integrazioa” aztergai izan duen mugaz haraindiko jardunaldian parte hartu du. Jardunaldian Suediako “Fast Track to Integration” eredua eta Trelleborg-eko esperientzia aztertu dituzte, baita Euskal Autonomia Erkidegorako, Nafarroarako eta Akitania Berrirako ikaskuntzak eta aplikagarritasuna ere. Bere mintzaldian, Eusko Jaurlaritza Europar Batasunean dinamizatzen ari den Share proposamena azaldu du.

 

“Laneratzeak arrakasta izan dezan, gazteen emantzipaziorako bitarteko esperimentalak behar dira, ereduen esperimentazioari buruzko jakintza adituan oinarrituak. Soluzioa erreala izan dadin, ezinbestekoa da eredu horiek, tokian tokiko berezitasunekin, euskal lurraldean zein gainerako lurraldeetan inplementatzea. Hezkuntza- eta prestakuntza-sisteman, bizitegi- eta ostatu-arretan eta lagun egitean eta emantzipaziorako orientazioan oinarritutako bitartekoak dira”.

 

“Bidaiderik gabeko gazte eta adingabeen kudeaketan jatorriko erkidegoen lankidetza eta erantzukizuna behar da. Beraz, erkidego-mailako logikak ezarri beharko dira eta hirugarren sektore osoaren eta tokian tokiko asoziazionismoaren laguntza lortu. Gazte horien inklusioa sustatuko duen eredu bat diseinatzea da helburu erkidea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Arola Urdangarin, Leyre Azcona