Eu

URAk presa txiki bat bota du Nerbioin, "Refor"-aren parean

2019.eko irailak 26

URAk jada erabiltzen ez zen presa txiki bat eraitsi du Nerbioi ibaian, Amurrioko "Refor”-aren parean. Lanok, orain, eskuineko ertzean dagoen 140 metroko ibilguan zehar lau jarraituko dute, bi eta lau metro arteko altuera duen kanalizazio zahar bateko horma bat pikatzeko  eta kentzeako.

Ibaiak leheneratzeko jarduketa bat da, luzetarako konektibitatea (ibaian gora, ibaian behera) eta alboko konektibitatea (ibilguaren eta ibaiertzaren arteko komunikazioa) errazteko, ibaian bizi diren espezieen mesedetan.

Presa partzialki kentzeak ibaiko ur-xaflaren maila murriztea eragin du: eraitsi eta gero, 0,53 m beherago, eta habitataren dibertsitate handiagoa sustatuko du: ibaian bizi diren espezieentzat beharrezkoa den konektibitatea berreskuratu delako eta, horrela, ibaiaren berezko sedimentuen dinamika hobea delako.

Presa txikiaren zati bat kentzea erabaki da. Iizan ere, estribuak harlangaitzez eginda daude (erdiko eremuarekin kontrastean, masa-hormigoiz eraikita), eta bi ertzetan hormigoizko zati txiki bat kontserbatzen da, harlangaitzezko obra sendotzeko.

Lanok aurrera jarraitzen dute, Nerbioi ibaiaren eskuineko ertzean,  140 metroko tarte batean, ibaiaren ubideratze baten masa-hormigoizko horma bat eraistearekin eta kentzearekin. Jarduketa hori amaitu da goi-tentsioko linearen dorrearen zimendu-zonan, non paretari bere horretan eutsiko zaion: dorrearen zimenduari ematen dion defentsa mantentzeko.  Baita ibaian gora dagoen futbol zelaiaren hegoaldeko izkinan ere.

Horma eraisteko eta kentzeko lanak amaitzen direnean, ibilgua leheneratu egingo da, eskuineko ertzean meandro txiki sortuz. Era berean, eskuineko ibaiertz eta ertza landareztatuko dira (orain hormigoizko hormatik askatuta), ibaiertzeko oihanpeko tokiko espezieekin. Era berean, oinezkoentzako bidea berrituko da eta ibilgura hurbilduko da, oinezkoek Nerbioiarekin harreman handiagoa izan dezaten. 

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/albums/72157711068643771

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak