Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

GGLA-ATTG berriztatuak lehenbiziko batzarra egin du

2019-09-24

Maiatzean udal eta foru hauteskundeak egin zirenetik, Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren lehenbiziko batzar nagusia egin da gaur Donostian.

Antonio Aiz Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren presidenteak ongi etorria eman die GGLA-ATTGra sartu diren erakundeen ordezkariei.

Aizek azpimarratu duenez, GGLA-ATTGk buru belarri jarraitzen du lanean “garraio publikoaren erabilera sustatzeko” erronkarekin, arreta berezia jarriz interoperabilitatean. Adierazi duenez, “helburua eskaintza lehiakorra ematea da, egunero joan-etorrietarako lehenbiziko aukera izan nahi dugu, ibilgailu pribatua etxean utziz, garraio publikoa erabiltzaileentzako aukera erosoagoa, merkeagoa eta eraginkorragoa bilakatuz”.

Aizen hitzetan, erronka nagusia garraio modu desberdinen arteko garraio aldaketak eta konbinazioak erraztea izango da, “izan ere, trena, autobusa edo bizikleta bateragarriak dira elkarren artean”.

GGLA-ATTGren integrazio berria jasotzen duen taula eransten da. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)