Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren ustez, erabaki zuzena da Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzea eta El Pardora eramatea

2019.eko irailak 24

Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarterekin batera.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak azpimarratu du erabaki zuzena dela Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzea eta El Pardora eramatea.Gainera, Estatu demokratiko batean jasanezina den egoera bati amaiera emango diolako hartu du pozgarritzat erabakia.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak ezagutzera eman duenez, Gobernu Kontseiluak aztertu egin du Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legearen aurreneko zirriborroa; etorkizuneko lege hau 11 kapituluk osatzen dute, Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktima guztiek “egia”, “justizia” eta “aitortza” jasotzeko duten eskubidea arautzeko asmoz.Erkoreka sailburuak adierazi duenez, lege berri hori baliagarria izango da Memoriaren arloko jarduera guztiei zentzu-unitate bat emateko eta beren segurtasun juridikoa indartzen laguntzeko.Gainera, jakinarazi duenez, gaur bertan hasiko da Gobernua zirriborro hau Legebiltzarreko Talde guztiekin eta elkarte memorialistekin partekatzen.“Talde-lan hau modu partekatu batean amaitzea da gure nahia, Memoria Historikoaren eta Frankismoaren biktimen inguruko unitate hori zainduz eta sustatuz”, adierazi du.Zentzu horretan, euskal gizartearen, bere eragile sozialen eta instituzionalen lana nabarmendu du, aitortzaren, lehengoratze moralaren eta egiaren ordainarena arloan.“Legea lan horren arau bidezko isla izatea nahi dugu”, gaineratu du.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekakazpimarratu duenez, migrazio-mugimenduak Eusko Jaurlaritzaren agendan daude, Euskadi beti izan baita herrialde emigrante bat, batzuetan nork berak aukeratuta eta beste batzuetan derrigorrez. Zentzu horretan, adierazi duenez, gaur egun, emigratzen duten pertsonak gazteagoak dira eta prestakuntza-maila handikoak; eta Eusko Jaurlaritzaren nahia da beren identitatea, kultura eta hezkuntza mantentzea dauden lekuetan; eta baita Euskadi Basque Country-ren irudia proiektatzen laguntzea ere.“Gure erronka, orain, haiek zaintzea, babestea eta osorik integratu daitezen lortzea da.Erronka global bat da hau eta, horregatik, premiazkoa da Europaren ekintza koordinatu eta itundu bat, erabateko egoera ahulean eta babesik gabe iristen direnei arreta emateko”, gaineratu du.

Bestalde, Erkoreka sailburuak jakinarazi duenez, Kanpoko Euskal Giza Taldeen VII. Mundu Batzarra Bilboko Euskalduna jauregian egingo da urriaren 2tik 4ra, “SAREGINTZAN”lemapean.Erkorekak azpimarratu duenez, euskal giza taldeen eta instituzioen arteko topaketa, lana eta lankidetza sustatzea da helburua.“Hausnarketarako, debaterako eta iritziak trukatzeko gune bat da”, gaineratu du.Hala, adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak debatea eta esperientziak partekatuko ditu euskal etxeek kanpoaldean betetzen duten zereginari buruz.Gainera, ezagutzera eman duenez, Batzarraren aurreko egunetan, irailaren 23tik 27ra, “Gaztemundu” izango da: programa trinko bat Euskal Etxeetako gazteak kultur kudeaketan prestatzeko.

Hezkuntzako sailburuak, bere aldetik, jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak baimendu egin du 55 milioi euroko gastua unibertsitateaz KANPOKO mailetan ikasleak eskolatzeko beketarako eta laguntzetarako.Uriartek nabarmendu duenez, beharrezkoa izanez gero, gehitu egingo da zenbateko hori, Eusko Jaurlaritzaren helburua baita hezkuntzarako sarbidean ikasle guztien aukera-berdintasuna bermatzea, familiaren egoera ekonomikoa ez dadin oztopo gehigarri bati izan.

Auzitegi Gorenaren sententzia dela eta, zeinak behartu egin baituen Eusko Jaurlaritza derrigorrezkoen ondoko irakaskuntzetan beken deialdiak aldatzera, sailburuak jakinarazi duenez, aldaketa batzuk egin dira deialdiaren segurtasun juridikoa eta beka horien onuradun diren ikasleena ere bermatzearren.Cristina Uriartek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago eskumenen inbasio horren aurrean.“Sententzia judizial hori beken sistema estatu osoaren mailan homogeneizatzeko ageriko interes politiko baten emaitza da, gure eskumenak urritzeko asmoz, kontuan hartuta beken kasuan gure eskumena inolako tentsiorik gabe garatu izan dugula azken 30 urteetan.Euskadik bere beka-sistema propioa eratu du, eta gure gizartearen premien arabera kudeatu du”, adierazi du.Zentzu horretan, sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzatik jarraitu egingo dugu exijitzen bekei dagokienez eskumen osoak berreskuratzeko.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak