Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetzan jardungo dute hirigintzako ikasleak prestatzeko (Gobernu Bilera 2019-09-24)

2019.eko irailak 24
  • Eusko Jaurlaritzaren Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako ikasleek praktikak egin ahal izango dituzte Bizkaiko Foru Aldundian, eta, era horretan, zuzenean ezagutu ahal izango dute hirigintza-arloko lanbide-jarduera

Hirigintzako eta lurralde-ikasketetako ikastaroetako ikasleek Bizkaiko Foru Aldundian praktikak egiteko Eusko Jaurlaritzaren eta foru-erakundearen artean hitzarmen bat izenpetzea baimendu du gaur Gobernu Kontseiluak.

Urtero, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) 700 orduko ikastaro bat antolatzen du, eta, bertan, 300 orduko borondatezko praktikak eskaintzen ditu ikastaroa osorik gainditu duten eta azken 8 urteetan hirigintza-arloan gutxienez 48 hilabeteko lanbide-esperientzia duten ikasle guztientzat.

Hitzarmen horri esker, ikasleek Bizkaiko Foru Aldundiko hirigintza-arloan egin ahal izango dituzte curriculumaren kanpoko praktika horiek, beren prestakuntza osatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko