Eu

Euskadi sustatzeko nazioarteko kanpaina bat abian jarri du Turismo sailak

2017.eko uztailak 27

Joan den ekainean, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak publizitate-kanpaina bat abian jarri zuen euskal turismoaren merkatu igorle nagusietan, helmuga eta udako eta udazkeneko bere eskaintza nagusia sustatzeko.

“Ezagutu Euskadi 5 zentzumenekin” lemapean, bertako hiriak, festak eta ekitaldiak, kultura, gastronomia eta touringa edo helmuga osoa zeharkatzen duten ibilbideak“The Basque Route”, “Erromes Bideak” edo “Juego de Tronos”-en azken denboraldiko filmaketa lekuak, besteak beste– dira urtearen bigarren seihilekoan turista nazionalak eta Frantziakoak, Erresuma Batukoak, Alemaniakoak eta Holandakoak erakartzeko erabiliko diren produktuak eta baliabideak.

Gainera, irailetik aurrera, indartu egingo da kanpaina, Euskadik Alemaniarekin, Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin duen aireko eta trenbideko lotura onari buruzko mezuekin, funtsezkoa izanik Euskadi Basque Country helmugaren lehiakortasunerako. Hala, turismo-baliabideen erakargarritasuna ez ezik, merkatu horietan helmuga honen irisgarritasuna ere ezagutzera eman nahi da. Atal hori Euskadiko turismoarentzako interes estrategikoa duten hegazkin-konpainiekin lankidetzan landuko da.

Kanpaina, azaroan amaituko dena, online kanpaina bat da funtsean, merkatu nazionalean izan ezik, non telebistak eta irratiak garrantzizko pisua baituten. Kanpainaren estrategiak funtsezko bi helburu ditu:

  • Turistak Euskadira erakartzea, ez bakarrik udan, era horretan desestazionalizazioa sustatzeko eta herrialde osoan zehar mugi daitezen bultzatzeko, hirietatik harago helmugan egin daitezkeen planei eta ibilbideei buruzko informazioa eskainiz.
  • Euskadiko turismoaren webgunera trafiko handiagoa iris dadin lortzea, etorkizuneko bisitariei ezagutza zabalagoa eskaintzeko, baita herrialdea dagoeneko ezagutzen duten turista haiei berritasunak eskaintzeko ere, era horretan urtaroaren araberako jarduera berriak ezagutu ditzaten.

Online kanpainaren estrategia –gailu mugikorretan eta ordenagailuetan–, oso segmentatua, ekintza desberdinetan oinarritzen da:

  • Ekintza zuzenak: merkatu bakoitzean lider diren web orrietan oso ikuslego segmentatuarekin harremanetan jartzeko, beste leku batzuetan aurkitzen zailak direnekin, alegia. Horrek aukera ematen du web orriaren irakurleen portaerari buruzko informazioa biltzeko, ondoren, kanpaina hobetzeari begira. Ekintza horiek kanpaina osoan zehar burutuko dira rmerkatu guztietan, mugikorreko mezuen bitartez, hotelen, jatetxeen eta atrakzio turistikoen bilaketak, Euskadiko bideoak eta bannerrak irudiekin errotazioan egiten diren bitartean. Gainera, ekintza horiek indartu egingo dira merkatu bakoitzak dituen erreferentziazko bitartekoekin: Le Figaro, Les Echos Weekend eta Sud Ouest. Time Out; The Guardian, The Times, Die Zeit edo SANOMA-Nu.nl, besteak beste.
  • Kanpaina optimizatuak hain ezagunak ez diren esperientzien eta planen edukiekin, inpaktu handiagoko bideo-formatuko ekintzekin, baita teknologia berritzaileago baten bitartez ere, merkatu bakoitzaren bidaietako eta albistegietako web orri liderrak eta eskualde guztiak barnean hartzen dituzten atariak hautatzeko aukera emanez, errendimendu handieneko siteetan era adimentsu batez kanpaina segmentatu eta optimizatzearren. Eta PMP (Private Market Place) ekintzak; merkatu bakoitzaren talde editorial nagusiak biltzen dituzte, beste bitarteko digital batzuekin lankidetzan.
  • Sare sozialak: Facebooken eta Instagramen, publiko-mota bakoitzerako segmentatutako irudi, bideo eta mezuekin, eta Euskadi Basque Country marka posizionatzeko eta turismo webgunera bisitak gehitzeko helburuz.
  • SEM: Gako-hitzak erabiltzen dira helmuga eta turismo webgunea posizionatzeko eta turista potentzialengan eragina izateko bidaia bat erostea erabakitzeko unean.

Offline kanpaina merkatu nazionalean eta telebistan egingo da soilik, eta helburua da Euskadi helmugaren aurrean interes orokorra sorraraztea eta Euskadi dagoeneko ezagutzen duen publikoaren artean festak sustatzea. Eguraldiaren babesletza eta aurkezleen Euskadiri buruzko aipamenak hartuko ditu oinarritzat, abuztuan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko