Eu

Artolazabal “enpresaren, ekonomiaren, prestakuntzaren, aurreikuspenaren eta gizarte-erantzukizunaren arloko osagai egokiekin, lor dezakegu gizarte kohesionatuagoaren eta solidarioagoaren helburu positibo hori”.

2019.eko irailak 23

 

  • Petronor enpresari eman dio Estrategia Empresarial egunkariaren “José Ignacio Arrieta lehen Enpresa eta Gizarte Saria”

Bilbao, 2019-09-23

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Gaietako sailburuak  adierazi duenez, “enpresaren, ekonomiaren, prestakuntzaren, aurreikuspenaren eta gizarte-erantzukizunaren arloko osagai egokiekin, lor dezakegu gizarte kohesionatuagoaren eta solidarioagoaren helburu positibo hori, horretarako behar bezala prestatuta eta aukera berriak bilatuz”.

Artolazabalek itxi du Estrategia Empresarial egunkariaren “José Ignacio Arrieta lehen Enpresa eta Gizarte Saria” Petronor enpresari eman zaion ekitaldia. Ekitaldian parte hartu dute José Antonio Aguado eta Roberto Urkiza Estrategia Empresarial egunkariko kontseilariak eta zuzendariak, Domingo García Marzák eta Emiliano López Atxurrak.

Artolazabalek aditzera eman duenez,  “gaur arratsaldeko sariak eduki bikoitza du: Petronor enpresa aintzatestea, eta José Ignacio Arrietari omenaldia egitea, haren lanagatik eta gizarte-ekintzagatik; izan ere, enpresaburu, ekintzaile eta Eusko Jaurlaritzako sailburu izandakoak eman dio izena Sariari”.

Artolazabal sailburuak zorionak eman dizkio Emiliano López Atxurra Petronor enpresako presidenteari, “Euskadin izandako konpromiso ekonomikoko eta sozialeko mende-erdiagatik. Izan ere, José Ignacio Arrietak hautemandako Euskadiren garapenerako estrategia horretan kokatzen dira Petronorrek garatzen dituen inbertsioak, enplegu-sustapenak, erantzukizun- eta berrikuntza-ekintzak eta ingurumen-araudien eskakizun berrietara egokitzeko aurreikuspenak”.  

 “Petronorren Gizarte Erantzukizunaren arloko ekimenak haren inguruneko eta Bizkaia osoko kolektiboetara eta erakundeetara bideratzen dira, haren hurbileko ezkerraldeko tokiko esparrua ahaztu gabe. Petronor erreferente argia da euskal ekonomiaren bilakaera positiboan, batez ere Bilboko Portuaren eremuan; izatez, eskualdeko kirolaren eta kulturaren sustapenean laguntzen du eta lankidetzan dihardu Somorrostroko prestakuntza-zentroarekin eta Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin”, erantsi du sailburuak.

 “Arrietak gizarte-ikuspegi handia izan zuen, 80ko hamarkadako euskal exekutibo autonomo haiek industria-birmoldaketa handiko garaian izan zuten bezalaxe. Premia handiena zutenei, hau da, pertsonarik zaurgarrienei zuzendutako arretan egindako urrats haiei esker, gaur egun kohesionatuago dago Euskadi eta ez da gizarte-hausturarik hautematen” adierazi du Artolazabalek.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Aguado, Roberto Urkiza, Xabier Otxandiano, Amaia del Campo,