Eu

Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuak eta “Merkalan” Enplegu eta Prestakuntza Azokak aztertuko dituzte kalitateko enplegua sortzeko erronkak eta aukerak

2019.eko irailak 23
  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu ditu
  • Urriaren 21ean eta 22an, Donostiako Kursaal jauregian
  • Syracuseko Unibertsitateko Jamie Winders, Oiushare-ko Albert Cañigueral eta Cambridgeko Unibertsitateko Christopher Markou
  • congresointernacionalempleoeuskadi2019.eus/
  • merkalan.eus
  • Erakusketari eta ekintza ugari Merkalan azokan

VG 19 09 23

Donostian, urriaren 21ean eta 22an, egingo diren Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuan eta “Merkalan” Enplegu eta Prestakuntza Azokan aztertuko dituzte kalitateko enplegua sortzeko erronkak eta aukerak. Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak adierazi duenez, “Oiushare-ren sortzaile Albert Cañigueral adituak, Syracusako Unibertsitateko Sistema Autonomoetarako Politiken Institutuko zuzendari Jamie Winders adituak eta Cambridgeko Unibertsitateko Christopher Markou adituak zenbait egoera azalduko dituzte, administrazioek, enpresek eta gizarteak, oro har, kalitate handiagoko enpleguak lortzeko garatzen duten kudeaketan aintzat har daitezen”.

Era berean, Heinz Koller Lanaren Nazioarteko Erakundeko Europarako eta Asiarako eskualde-zuzendariak, Alexander Hijzen Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko Enplegu Estrategiako zuzendariak eta Loukas Stemitsiotis Europar Batasunaren Enpleguko, Gizarte Gaietako eta Inklusioko Zuzendaritza Nagusiko Gai Analisietako zuzendariak azalduko dute Europako erakundeek kalitateko enpleguaren inguruan duten ikuspegia.

Jardunaldietan Danimarkako, Alemaniako eta Italiako adituek ere parte hartuko dute, eta kalitateko enplegua sortzeko erronka eta aukera nagusiei buruz hitz egingo dute, baita Europako erakundeek egiten duten enpleguaren kudeaketari buruz edo kalitateko lanpostuak sortzeko enpresa-ekimenei buruz ere, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatuta, kongresu eta azoka horiek urriaren 21ean eta 22an egingo dira Donostiako Kursaal jauregian. Besteak beste, parte hartuko dute Deb Oxley Employee Ownership Assotiation elkarteko buru exekutiboak, Fabiola di Loreto Italiako Kooperatiben Konfederazioko zuzendari nagusiak, Juan Manuel Sinde Arizmendiarrieta fundazioko presidenteak, Emma Navarro Europako Inbertsio Bankuko zuzendariordeak eta Gary Shaughnessy Zurich Foundation fundazioko presidenteak.

Jardunaldietan parte hartuko dute, beste aditu batzuen artean, Danimarkako Enplegu Ministerioko ordezkariek —bertan garatzen duten kalitateko enplegurako estrategia azaltzeko—, baita Bavariako Familia, Enplegu eta Gizarte Gaietako ministerioko ordezkariek eta Rhode Islandeko ordezkariek ere. Topaketan esku hartuko du Heinz Koller Lanaren Nazioarteko Erakundeko Europarako eta Asiarako eskualde-zuzendariak.

Merkalan

Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuak barnean hartzen du Kursaal jauregian bertan Lanbidek antolatzen duen Merkalan Enplegu eta Prestakuntza Azoka. Merkalan Enplegu eta Prestakuntza Azokak kontratazio-beharrak dituzten enpresen eta enplegua modu aktiboan bilatzen ari diren pertsonen arteko harremanak sustatu eta erraztuko ditu.

Barrutiak 1.000 metro karratutik gora izango ditu, eta azokaren diseinuan eta edukietan kontuan izan dira Lanbideren zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen premia espezifikoak.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak