Berriak Lehendakaritza
Eu

Enpresa-munduarekin “hurbiletik eta planteatzen diren premiei erantzunez” lankidetzan jarraitzeko konpromisoa erakutsi du Lehendakariak

2019.eko irailak 23

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Osasunek sailburu Nekane Murga lagun zituela, Faes Farma konpainia farmazeutikoa bisitatu du. Bere jardunean, enpresa-munduarekin hurbiletik eta planteatzen diren premiei erantzunez lankidetzan jarraitzeko Eusko Jaurlaritzak hartua duen konpromisoari eusten diola adierazi du Lehendakariak.

Faes Farmari buruz, Lehendakariak adierazi duenez, inbertsioari, aliantzei eta nazioarteko hedapenari esker hazi da enpresa.Gainera, berrikuntzaren aldeko apustua nabarmendu du, euskal Zentro teknologiko, Unibertsitate eta Ospitale-sare publikoekin lankidetzan.

Lehendakariak esandakoaren arabera, konpainia farmazeutiko honek enplegu kualifikatua sortzen du, prestakuntzan inbertitzen du eta emakumeen enplegua sustatzen du.Zentzu horretan, industria aurreratuaren alde apustu egiten jarraitzeko asmoa adierazi du Lehendakariak, aberastasuna eta enplegua sortuko dituen hazkunde ekonomiko baten alde.“Ongizatean lagunduko duena, non berebiziko garrantzia duen gure osasunaren kalitateak”, gaineratu du.

Lehendakariak azpimarratu duenez, Euskadik osasunaren eremuan duen balio-kate industrialak barnean hartzen ditu farma-biotech, dispositibo medikoak, osasun digitala eta prestazio asistentzialaren beraren parte bat.Hala, nabarmendu duenez, enpresa-sektorearen jarduera ekonomikoak, osasunaren industriari lotuak, Barne Produktu Gordinaren % 2 adierazten du eta 6.000 pertsonari baino gehiagori ematen die enplegua, kualifikazio-maila handiko profesionalak direla kontuan hartuta.“Lankidetzari eutsiko diogu sektore hau garatzen laguntzeko.“Bind 4.0”start upa bizkortuz lortzen ari gara helburu hori, bere deialdi berrian osasunaren industriari espazio bat irekitzen diona”, adierazi du.

Faes Farma-k proiektu bat garatzen parte hartu du, “Bind 4.0” programan parte hartzen duten beste enpresa traktoreetako batekin lankidetzan, Quiron Salud-ekin alegia, baita bi start up-ekin ere:Osasen eta Persei Vivarium.Elkarrekin batera ikerketa klinikoaren proiektu bat garatu dute alergiaren inguruan.Lehendakariak nabarmendu egin du konpainia farmazeutikoaren jarrera Bind-en parte hartzen duten start up-i bere ateak irekitzeko eta bere ezagutza haiekin partekatzeko garaian.“Eskerrik asko erreferente izateagatik gainerako enpresentzat eta lankidetzaren kultura hau bultzatzeagatik espezializazio adimendunaren sektore estrategiko honetan”, esanez amaitu du.

FAES FARMA 

FAES FARMA 1933an Euskadin sortu zen konpainia bat da, nazioarteko bokazioa duena; produktu farmazeutikoak eta lehengaiak ikertu, ekoiztu eta merkaturatzen ditu eta 60 herrialdetara baino gehiagotara esportatzen ditu.Bere produktuen kalitate farmakologiko gorena lortzeko helburuz garatzen du bere jarduna, eta horren emaitza dira pazienteei zuzendutako soluzio eraginkorrak.Faes Farma taldeak Bizkaian ditu bere egoitza nagusia eta I+G zentroa; bulegoak ditu Madrilen, Vitoria laborategia Lisboan, produkzio-plantak bi hirietan, eta animalientzako nutrizio eta osasunerako INGASO FARM enpresa.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2019.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita @faesfarma https://t.co/dntmwKExe5 https://t.co/OwpKrtQNTd

  • @leioaudala
    2019.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    Iñigo Urkullu Lehendakaria Leioan izan zen astelehenean FAES Farma enpresa bisitatzen

    👉 https://t.co/BHE8b07mNS https://t.co/0xmeiMaCDv

Ekitaldiko kargudunak