Eu

Artolazabal: “Gizartea eta erakundeak Alzheimerra duten pertsonei eta beren inguruneari arreta emateko oinarriak dira”

2019.eko irailak 19
  • Alzheimerraren Mundu Eguna: Afaraba - Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen elkartearen jardunaldia, Vitoria-Gasteizko Artium zentroan
  • “Urteko egun guztiak dira Alzheimerraren aurkako eta gaixotasun hori bizi duten pertsonen eta zaintzen dituztenen Mundu Eguna”

VG 19 09 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “gizartea eta erakundeak Alzheimerra duten pertsonei eta beren inguruneari arreta emateko oinarriak dira”. Alzheimerraren Mundu Eguna dela eta, Afaraba - Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen elkarteak lan-jardunaldia antolatu du Vitoria-Gasteizko Artium zentroko entzungelan, eta, jardunaldiaren itxieran, Artolazabalek honako hau adierazi du: “urteko jardunaldi guztiak dira Alzheimerraren aurkako eta gaixotasun hori bizi duten pertsonen eta zaintzen dituztenen Mundu Eguna”

Maribel Perea Afarabako presidentearekin eta Susana Cuesta elkarteko zuzendariarekin batera, Artolazabal sailburuak gogorarazi du gaur goizean Matia Fundazioan “Dementziekin lagunkoia den etxebizitzarako gida” aurkeztu dela; ekimena “Euskadi Lagunkoia” programaren barruan sartzen da eta Eusko Jaurlaritzak garatu du, “Agenda Nagusi” edo “Beti on” telelaguntzarako zerbitzua bezala.

Adinekoak eta beren zaintzaileak ahalduntzeko lan-ildoak dira; gaur egun, zaintza horiek ia beti emakumeekin lotzen dira”, esan du sailburuak. Sailburuak, gainera, honako hau nabarmendu du bereziki: “dementziekin lagunkoia den etxebizitza baterako dekalogoa edo aholkuen laburpena”.

“Dementziekin lagunkoia den etxebizitzarako gida horrek honako hauek proposatzen ditu: garrantzirik ez duena ezabatzea, etxebizitzak etxe izaten jarraitzeko aukera ematen duena zaintzea, espazio irekiak uztea, itzalak kendu eta argia ematea, aldaketa latzak saihestea, lasaitzea, pausoz pauso joatea, laguntzea eta lagun izatea, pazientzia eta tolerantzia izatea eta umoretsu egotea, eta etxebizitzan egin daitezkeen aldaketa txikiak dementzia duten pertsonen egunerokotasunerako laguntza handikoak izan daitezkeela gogoraraztea”, nabarmendu du Artolazabalek, Artium Museoan.

Familiartekoen elkarteek baino hobeto ez daki inork seinaleak eta sintomak oso bestelakoak izan daitezkeela; umore-aldaketak, memoriaren murrizketa, hizkuntzaren antolaketarik eza, desorientazioa, ulertzeko zailtasunak edo arazoak konpontzeko mugak egon daitezkeela. Zehazki, Eusko Jaurlaritzatik, “Lagunkoitasuneko jardunbide egokien sari” rako deialdia egiten dugu; dagoeneko, abian jarri diren ekimen lagunkoi guztiak aurkez daitezke.  Asko dira oso ongi funtzionatzen ari diren ideiak”, esan du Artolazabalek.

Sailburuak bere sailak Afaraba bezalako erakundeekin egiten duen lana goraipatu du: “Alzheimerraren gaixotasunaren bilakaera atzeratzeko eta humanizatzeko asmoak batzen gaitu. Dementzia duten pertsonei laguntza eta arreta emateko sarea ehuntzen ari gara, beren egunerokotasuna eta beraien zaintzaile, familiarteko eta ingurunearena, oro har, errazagoa izateko”.

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maribel Perea