Eu

Artolazabalek Ehlabe animatu du “ekoizpen-modu berrietan desgaitasuna duten gizon eta emakumeentzako enplegu-aukera berriak susmatu eta aurkitzera”

2019.eko irailak 19
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Ehlaberen Jardunaldi Profesionala itxi du, Garaia parkean, Arrasaten
  • Txema Franco EHLABEko presidenteak, Stefan Tromel Lanaren Nazioarteko Erakundekoak eta Pablo Moratallak parte hartu dute

Arrasate, 19 09 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak enpresen kolektiboak, pertsonak eta Ehlabe-Desgaitasuna duten pertsonen lan-inklusiorako erakundeen elkartea eratzen duten elkarteak honako honetara animatu ditu: “betiere erakundeen lankidetzarekin, ekoizpen-modu berrietan desgaitasuna duten gizon eta emakumeentzako enplegu-aukera berriak susmatu eta aurkitzera. Gizartea teknologikoki ari da aurrera egiten, gero eta azkarrago, eta lanbide eta ekoizpen-behar berriak ari dira sortzen”.

Artolazabalek Ehlaberen Jardunaldi Profesionala itxi du; Garaia parkean izan da, Arrasaten, Gipuzkoan. Harekin batera, Txema Franco EHLABEko presidentea, Stefan Tromel Lanaren Nazioarteko Erakundeko desgaitasunaren inguruko aditua eta Pablo Moratalla EHLABEko koordinatzailea izan dira.

Desgaitasuna duten pertsonen gizarte- eta lan-inklusioa Euskadin lehen mailako helburua da eta, horrela, lehentasunezkoa da gizarte-erakundeekin erakunde aldetiko solasaldia, desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna bilatzeko”, esan du sailburuak. Sailburuak, gainera, honako hau nabarmendu du: “ELHABEri elkartutako erakundeen plantillak handitu egin dira, 173 enplegu gehiago daude; horietatik, 58 emakumeenak izan dira (% 36) eta 115 (% 64) gizonenak. Enplegu horren ia % 94 Gipuzkoan sortu da”.

Artolazabal sailburuak honako hau gogorarazi du: “azken bost urteotan, Ehlabek, Euskadi osoan, ia 2.000 lanpostu berri finkatu ditu kolektiboarentzat, eta guztira desgaitasuna duten 7.966 pertsona ditu enplegatu. Ia zortzi mila pertsona dira lan-munduan, eta zifra hori erreferentea da gurea bezalako gizarte txikian”.

“Kontuan izateko datua da EHLABEri elkartutako enplegu-zentro berezietan lan egiten duten desgaitasuna duten pertsonen ehuneko hori: ia % 83, eta arauak gutxienez plantillan % 70 izatera behartzen du.  Bertan daude adimen-desgaitasuna duten pertsonak, gaixotasun mentala dutenak eta desgaitasun fisikoak eta sentsorialak dituztenak”, esan du.

Enpleguko Zentro Bereziak

Aurtengo irailaren amaieran, Eusko Jaurlaritzak desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotuta dauden programak eta zerbitzuak eta enplegu-zentro berezien euskal erregistroa arautzen dituen dekretua onestea aurreikusten da. Lantegi Batuakek eta Ikaslanek lankidetzan dihardute, prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzeko; horretarako, prestakuntza duala sustatzen dute, alternantziaren erregimenean, bai eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako praktiketako kontratuen beka-programa ere.

“Eusko Jaurlaritzaren lankidetza eginkizun horretan irmoa da, eta horren adibide da garatu duzuen datu-banku hori; bost prestazio-atal ditu, gaitasunaren nagusitasuna, lanaren panoramika eta inklusio-, prestakuntza- eta enplegu-datuak, erabat erabilgarriak”.

Desgaitasuna duten pertsonen enpleguaren euskal ereduaren adibidea nabarmena da; izan ere, gizarte-ekimeneko zentro berezien Estatuko enpleguaren % 12 da. Horrekin guztiarekin lortu da Euskadi Estatuan desgaitasuna duten pertsonen langabezia-tasa baxuena (% 21) duen autonomia-erkidegoa izatea”, esan du Artolazabalek.

Datorren urriaren 23an, Ehlabek antolatuta, Work Cofeea antolatuko da: “Enplegua eta desgaitasuna: laguntza bidezko enpleguaren etorkizuneko erronkak eta konpromisoak”. Vitoria-Gasteizen izango da.

“Guztion artean, desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzen jarraituko dugu, prestakuntzaren, hezkuntzaren, harmenaren eta enpresen eta administrazioaren parte-hartzearen bidez. Aste honetan bertan, atsegin handiz jaso dugu Euskadi Europar Batasuneko estatuz azpiko beste 37 gobernurekin batera gizarte-arloan garatzen ari den lan eta bilakaera positiboaren aintzatespena. Horrek guztiak gizarte-kohesio handiagoa dakar”, esan du Artolazabal sailburuak, amaitzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Pablo Moratalla, José María Franco, Stephan Tromel