Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabalek 1936ko estatu-kolpeko biktimei eginiko foru-omenaldian parte hartu du

2019.eko irailak 18

 

VG 18 09 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek diktadura frankistako biktimei eginiko omenaldian parte hartu du. Ekitaldia Jauregi etxearen ondoan izan da, eta, hartan, 1936aren eta 1939aren artean fusilatutako pertsonen familiartekoek parte hartu dute, Ramiro González Lurraldeko diputatu nagusiarekin, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentearekin eta Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatearekin batera; arrosa zuriak jarri dituzte II. Errepublikako sasoian altxamendu militarrak errepresaliatutako pertsonei eskainitako eskulturan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Pedro Elosegi