Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak web-orria estreinatu du. Eduki berriak, zentroen bilatzaile aurreratua eta osasuna zaintzeko informazioa du

2019.eko irailak 19
  • Nekane Murga Osasuneko sailburuak aurkeztu du atari berria, “euskal herritarrentzat osasunaren arloko erreferentzia izateko pentsatu dena” 

  • Diseinu berriak aukera ematen du erraz eta azkar baliatzeko gehien eskatzen diren zerbitzuetako batzuk, hala nola hitzordua eskatzea edo Osasun Karpetan sartzea

Nekane Murga Osasuneko sailburuakmodu ofizialean aurkeztu du, gaur goizean, Osakidetzaren web-orri korporatibo berria, “euskaldun guztientzat osasunaren arloko erreferentziabihurtzeko pentsatutako eta diseinatutako orria”.Atariak –www.osakidetza.euskadi.eus- aukera ematen die herritarrei informazio erabilgarri guztia erraz, azkar eta modu intuitiboan eskuratzeko, hala nola medikuarekin hitzordua eskatzeko edo hitzordua ezeztatzeko, Osasun Karpetan sartzeko, gaixotasunen prebentzioari, horien sintomei edo tratamenduei buruzko informazioa lortzeko, Osakidetzan garatzen diren ikerketa proiektuak ezagutzeko eta horien aplikazioak jakiteko.Diseinu harkor berriari esker, behar bezala ikus daiteke edozein gailutatik, eta, hartara, sakeleko telefonoetatik eta tabletetatik egiten diren gero eta sarrera ugariagoei erantzungo zaie. Gainera, desgaitasuna duten pertsonak ere sartu ahal izango dira.

Horrelaxe azaldu du gaurko prentsaurrekoan sailburuak berak. Prentsaurrekoan, sailburuarekin batera, izan dira Juan DiegoOsakidetzako zuzendari Nagusia eta Nicolás González Osakidetzako web-orriaren arduradun teknikoa.

Ataria Osasun Sailaren 2017-2020 helburu estrategikoekinlerrokatuta dago, modernizazio teknologikoari dagokionez ezezik, osasuna berdintasunez bermatzekohartutako konpromisoari dagokionez ere bai.Arraila digitalaren murrizketak eta teknologia berrien gero eta erabilera orokortuagoak aukera emango dute osasun-asistentzia hobetzeko eta informazioa online bideetatik eskuratzeko.Osakidetzaren web-orriak urtero hiru milioi erabiltzailetik gora izaten ditu eta batez beste 8.000 bisita egunean; Lanbideren eta Euskalmeten web-guneen ondoren gehien bisitatzen den Eusko Jaurlaritzaren web-gunea da.2019ko lehen sei hiletan, gehitu egin dira gehien eskatzen diren zerbitzuetako batzuetarako sarrerak, joan den urteko datuekin alderatuta; esate baterako, % 7 eta % 40 hazi dira web-orri bidez hitzordua eskatzeko zerbitzurako sarrerak eta Osasun Karpetarako sarrerak, hurrenez hurren.

Atari berria sortu da herritarrei informazio eguneratua, kalitatekoa eta ulerterraza eskaintzekopremiatik.Hartara, gehien eskatzen diren online zerbitzuetara errazago sartzeko aukera emateaz harantzago doa ataria.Berritasun nagusienen artean nabarmentzen da Osakidetzako zentroen bilatzaile berria. GeoEuskadik asmatutako bilatzaile horri esker, erraz aurki daiteke osasun-zentro bat, ospitale bat edo kontsultategi bat, eta horren ordutegia, helbidea eta harremanetarako telefonoa emango du.Tresna horrek berak hurbilen dagoen farmazia bilatzeko aukera ematen du.

HERRITARREK MODU AKTIBOAN PARTE HARTZEA OSASUNAREN ZAINTZAN

Orrialdearen beste atal adierazgarrienetako bat Osasun Eskolarena da. Atal horren bidez, osasunaren zaintzan eta gaixotasunen prebentzioan informatuta dagoensozietate aktiboa lortu nahi da.Atal hori eguneratu da eta eduki berriak txertatu zaizkio patologien inguruko kausei, sintomei eta prebentzioari buruz —gaixotasun kardiobaskularretatik, digestiboetatik, burukoetatik edo gaixotasun komunetatik hasita, minbizira arte—. “Herritarrek eduki zorrotzak eta baliozkotuak aurkituko dituzte, gaixotasun jakin bati buruzko informazioa nahi duen edonork oso fidagarriak ez diren web-orrietatik nabigatu behar izan ez dezan”, eman du aditzera Osakidetzako zuzendari nagusiak.Era berean, web-orrian aurkitu ahal izango da Paziente Bizia-Paciente Activo programaren barruko prestakuntza-lantegiei buruzkoinformazioa,erretzeari uzteko programei buruzko informazioa edo bizimodu osasuntsua izateko gomendioak.

Ikerketak eta berrikuntzak ere pisu handia dute atari berrian.Atal horren bitartez, Euskal Osasun Zerbitzuko ikerketa-zentroak gaur egun zer proiektutan lan egiten ari diren jakin ahal izango da.Atal horren barruan, `Made in Osakidetza´espazioan, ezagutu ahal izango dira bertako profesionalek garatu dituzten proiektuak eta jakin ahal izango da proiektu horiek zer aplikazio duten.

Profesionalen atala ere berritu eta berrantolatu da, hautespen-prozesuei buruzko informazio guztia argi eta erraz eskuratu ahal izateko moduan.  Bestalde, Osakidetzako etorkizuneko profesionalek eskura izango dute ESI bakoitzak egiten duen prestakuntza espezializatuko eskaintza.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak