Berriak Hezkuntza
Eu

1,3 milioi euro lanbide heziketako ikasleen enpresetako egonaldietarako (Gobernu Bilera 2019-09-17)

2019.eko irailak 17

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2019-200 ikasturtean iraila-martxoa bitarte Lantokiko Prestakuntza deritzon modulua egingo duten Lanbide Heziketako ikasleentzako enpresako egonaldirako beken deialdia egiten duen Agindua.

Era honetan, eta deialdi honen bidez, laguntza hau jasotzen duten ikasleek aukera izango dute, beste hiru hilabetez, Lantokiko Prestakuntza modulua egin duten enpresan bertan egonaldia luzatu ahal izateko, aipaturiko modulua amaitu ondoren eta martxoan ebaluatu bitartean.

Laguntza hauek norgehiagokako lehian deitzen dira, eta orotara 1.317.940 euroko diru-kopurua dute. Hezkuntza Sailak 650 Laguntza emango ditu deialdi honen bidez, eta onuradun bakoitzak 1.800 euroko kopurua jaso ahal izango du gehienez (600 euro hileko). Laguntzak bere barne hartzen du, onuradunak hileko jasoko dituen 600 euroez gain, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta ematea ere.

Deialdi honen onuradun izateko, ikasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Euskadiko Lanbide Heziketako heziketa-zikloren bateko bigarren mailan matrikulatua izatea 2019-2020 ikasturtean, eta irailetik-abendurako epean FCT modulua egitea.
  • Enpresak interesa izatea ikasleak egonaldia bertan egiten jarrai dezan.
  • 30 urte baino gehiago ez izatea 2019ko abenduaren 31n

Lanbide Heziketako ikasketa guztiek dute, bigarren mailako ikasketa planean, Lantokiko Prestakuntza deritzon modulua. Enpresako ingurune errealean burutzen den prestakuntza praktikoa da hau, eta ikasten ari den heziketa zikloak dituen gainerako modulu guztiak gainditu ondoren egin ohi du ikasleak.

Deialdi honen helburua da, egonaldia beste hiru hilabete ere luzatzeko aukera ematen duenez, Lanbide Heziketako ikasleen konpetentziak hobetzea, bai teknikoak eta baita zeharkakoak ere, horrela ikasleei enpleagagarritasuna eta lanerako sarbidea ere hobetu egingo baitzaizkie, titulua eskuratzen dutenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko