Eu

Eusko Jaurlaritzak GASTROBIKAIN laguntzak deitu ditu, gastronomiari  eta elikadurari lotutako ekimen estrategikoak eta kalitatekoak bultzatzeko (Gobernu Bilera 2019-09-17)

2019.eko irailak 17
  • 500.000 euroko laguntzak aurreikusten ditu, proiektu gastronomiko berriak bultzatzeko eta bikaintasuna sendotzeko
  • Helburua da belaunaldien arteko erreleboa erraztea eta nazioartean aitorpenak eskuratzea, Euskadik erreferente izaten jarraitu dezan nazioartean

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak oniritzia eman dio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiaren Aginduari, zeinaren bitartez Gastrobikainen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta laguntzetarako deialdia egiten baita 2019rako. Laguntza programa gastronomiaren kalitatea bultzatzeko proiektuak bultzatzera eta sustatzera bideratuta dago. Helburua da gastronomia eta elikadura sektorean estrategikotzat hartzen diren ekimenak ekonomikoki bultzatzea – aurten jarritako diru kopurua 500.000 eurokoa izango da –, bai titulatu berriek negozio berriak abian jar ditzaten, bai aitortutako prestigioa eta bikaintasuna dutenak sendotzeko.

GASTROBIKAIN Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren 2020ko Plan Estrategikoan (GEPE) proposatutako jardute ildoetako bat, eta bere lehentasunetako bat da gastronomiaren eta elikaduraren kateari lotutako negozioak sortzen laguntzea, enpresak sustatzeko neurrien eta talentu gazteei  lanean hasteko laguntzen bitartez.

GASTROBIKAIN, halaber, indartzera dator Elikaduraren Balio Kateko Ekintzailetza bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak abiarazi duen eta duela gutxi Tapia sailburuak aurkeztu zuen Estrategia.

GASTROBIKAINek bi laguntza modalitate jasotzen ditu:

  • Gastronomiako proiektu berrien sustapena. Helburua da gastronomiako unibertsitate graduetan edo sukaldaritzako eta errestaurazioko goi mailako zikloan titulatu berri direnek abiarazitako sukaldaritza negozioak sustatzea, negozio gastronomiko berri horietan kalitatea ezaugarrietako bat izanik.  250.000 euroko zuzkidura.
  • Bikaintasuna sendotzeko. Helburua da ibilbide eta kalitate ezaguna duten establezimendu gastronomikoei laguntzea, sektoreko kalitate estandarretan eta  akreditazioetan aitortza handiagoa lortu dezaten, bereziki jatetxe gidetan eta nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoaren rankingetan. 250.000 euroko zuzkidura.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagundu ahal izango diren kostuak inbertsiotzat jotakoak izan beharko dira eta, beraz, inbertsiotzat kontabilizatu beharko dira enpresaren urteko kontuetan. Honelako inbertsioak izan daitezke:

- Gastronomiako negozio berriak:

  • Lokalak egokitzeko obrak eta obra proiektugileen eta zuzendarien ordainsariak
  • Makinak eta instalazioak
  • Ekipamendua, altzariak, tresneria

- Bikaintasuna sendotzea:

  • Lokalak egokitzeko obrak eta obra proiektugileen eta zuzendarien ordainsariak
  • Makinak eta instalazioak
  • Ekipamendua, altzariak, tresneria

Onuradunak

Laguntzen onuradunak zian daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozio berriaren zuzendaritza gastronomikoa bere gain hartu duten edo hartzekotan dauden pertsona fisikoak, edo sektore pribatuko pertsona juridikoak, bakarrik zuzendaritza gastronomikoa edo negozioaren sukaldearen zuzendaritza bere gain hartu eta pertsona horren titulartasuna %50 baino handiagoa bada.

Irabazi asmorik gabeko elkarteek edo erakundeek ez dute aukerarik laguntza horietan onuradun izateko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko