Eu

Eusko jaurlaritzak EH-BILDURI gogorarazi dio dagoeneko ari dela unibertsitateaz kanpoko hezkuntza arautzeko lege integrala prestatzen (Gobernu Bilera 2019-09-17)

2019.eko irailak 17
  • Gobernu Kontseiluak EH-BILDUk Euskadiko eskola-kontseiluak arautzeko eginiko ekimena izapidetzearen aurkako irizpena eman du; izan ere, dagoeneko ari da Gobernua egiten

Gobernu Kontseiluak, gaur, EH-BILDU Legebiltzarreko Taldeak sustatutako Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko 13/1988 Legea Erreformatzeko Lege Proposamenaren tramitazioaren aurkako irizpena eman du.  Aurkako irizpena emateko motibo nagusia da Eusko Jaurlaritza Hezkuntzako Lege Proiektua prestatzen ari dela eta, bertan, dagoeneko, eskola-kontseiluetarako arauketa jaso dela.

Aste honetan Gobernuak Legebiltzarrari bidaliko dion testuan zehazten da Gobernua, jakina denez, Euskadin unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren alderdi guztiak arautuko dituen lege berria prestatzeko prozesuan dagoela. Egungo legea 1993koa da, eta hezkuntza-komunitateak lege-esparrua egungo errealitatera eguneratzeko beharra partekatzen du. Gobernua prestatzen ari den lege berriak Euskadiko Eskola Kontseiluaren arauketa jasoko du, bai eta lurralde- eta udalerri-mailako eskola-kontseiluak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko