Eu

Siglo XXI Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak gazteriaren, hezkuntzaren eta lan-merkatuaren alderdietatik emakumearen ahalduntzea sustatzeko duen estrategia aurkeztu du

2019.eko irailak 16

Bilbo, 19-09-16

Siglo XXI Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak, gaur goizean, gazteriaren, hezkuntzaren eta lan-merkatuaren alderdietatik emakumearen ahalduntzea sustatzeko duen estrategia aurkeztu dio Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari.

 

Topaketa izan da, Bilbon, eta, bertan, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Elkarteko kideek –Carmen Miral, Esther de Miguel , Margarita Esteban, Felisa Ramos, Esther Oña eta Itxaso Elorduy buru izan direla– ere parte hartu dute. Haien iritziz, “gaur egun badago genero-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa, baina oraindik ez da lortu parekatzerik, ordezkaritza falta baita emakume enpresari eta zuzendarien goi-karguetan”.

 

Elkarteak bere asmoa azaldu du: “gazte-ekintzailetza sustatzea eta berdintasunaren erantzunkidetasuna bultzatzea, eta, horretarako, gazteei beren proiektuak sustatzeko eta mikromatxismo iraunkorren aurka borrokatzeko oztopoak apurtzeko eskatzea. Horretarako, gazteentzako hitzaldi irekiak egongo dira, espazio emozional eta elkarreragilean (Beaz, Bidebarrieta, Zabalgunea, Burtsa); horiek Saregileakek eta Mujer Siglo XXI elkarteak berak sustatuko dituzte, gure esperientzia eta balioen bidez”.

 

Elkarteak honako hau esan du: “emakume parte-hartzaileen ekintzailetza sustatu nahi dugu, besteak beste gizarte-ekonomiaren eremuan, bai eta zentralitatea ere enpleguan, laneratzeko beren ibilbideak zehazteko. Hori guztia euskal emakumeei zuzentzen zaie, beren kontura edo inoren kontura lanean dabiltzanei”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Carmen Miral