Eu

Beatriz Artolazabal: “Euskadi Europako gobernantzarik onenetako bat lortzen ari da adinekoen parte-hartzerako eta arretarako”

2019.eko irailak 14

 

  • Lekeitioko Uribarren-Abaroa Egoitzaren 150. urteurrena
  • “Erakundeok eta gizarteak oso gogoan dugu beti gizarte-kolektibo hau”

 

Lekeitio, 19 09 14

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren esanetan, “Euskadi Europako gobernantzarik onenetako bat lortzen ari da adinekoen parte-hartzerako eta arretarako, erakundeek zahartze aktiboaren arloan garatzen dituzten ekintzei eta ekimenei eta gizarte-kolektibo hau beti oso gogoan duen euskal gizartearen konbentzimenduari esker”.

 

Koldo Goitia Lekeitioko alkatearekin eta Sergio Murillo foru-diputatuarekin batera, Beatriz Artolazabalek Uribarren Abaroa Fundazioaren 150. urteurreneko ekitaldian parte hartu du. Irabazi asmorik gabeko erakunde hori 1869an sortu zen beharrizanean edo gaixo zeuden pertsonak artatzeko; izan ere, hasiera batean ospitalea (Abaroa Ospitalea) eta hospizioa (Uribarren de San José Hospizioa) izan zen.

 

Uribarren-Abaroa gizartearen premia eta eskaeretara egokitzen joan zen, eta 1978an Egoitza bihurtu zen, Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, mendeko egoeran jausteko arriskuan dauden hirugarren adineko pertsonak artatzeko; 2007an eguneko zentroa jarri zen abian. Egoitza Lekeitioko herrigunean dago, eta 20.000 m2-ko lursaila, lorategia, eta 10.000m2-ko aldirietako aparkalekua ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Koldo Goitia, Sergio Murillo