Eu

Arantza Tapia eta Beatriz Artolazabal sailburuek “Inklusioa eta irisgarritasuna sustatzeko Arabako gizarte eta enpresa apustu progresiboa” goraipatu ditu

2019.eko irailak 12
  • “Zorionez, Euskadin, mundua gero eta irekiago dago desgaitasunen bat duten pertsonentzat”
  • Laguardian parte hartu ditu, Arabako Errioxan, “Villa Lucía con los 5 sentidos”en aurkezpenean; % 100 inklusiboa den eta irisgarritasun unibertsala duen ardoaren munduko lehen zentro tematikoa da; 4D esperientzia inklusiboa

Laguardia, 2019 09 12

Arantza Tapia eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako sailburuak “inklusioa eta irisgarritasuna sustatzeko Arabako gizarte- eta enpresa-apustu progresiboa” goraipatu ditu, eta honako hau esan ditu: “zorionez, Euskadin, mundua gero eta irekiago dago desgaitasunen bat duten pertsonentzat; mota guztietako kultura-, aisia- eta gizarte-jardueretan erabat parte har dezakete”. Ramiro González Arabako diputatu nagusiarekin eta Arabako Errioxako udalerriko alkatearekin batera, Tapia ta Artolazabalek “Villa Lucía con los 5 sentidos”en aurkezpenean parte hartu ditu; % 100 inklusiboa den eta irisgarritasun unibertsala duen ardoaren munduko lehen zentro tematikoa da, 4D esperientzia inklusiboduna

 

Juan Manuel Lavín Vino Villa Lucíako Museo Tematikoko zuzendari kudeatzaileak honako hau esan du: “orain edozeinek ezagut ditzake Errioxako ardoaren sekretuak, % 100 inklusiboa den bisita baten bidez, eta, horrela, lurzoru-motak, anduiaren aldeak, mahatsa nondik jaiotzen den, motak, nola hazten diren, mahatsa nola biltzen den eta aprobetxamendua zein den ezagutu. Gainera, anduiak eta xirmenduak ukitu daitezke, bai eta mahats-bilketarako eta txertaketarako tresnak, ardoaren antzinako pisu eta neurriak eta mahaigaineko prentsa bat ere.

 

35 arlo eta diziplinatako profesional adituek, Arabako Errioxako figurante eta herritarrekin batera, proiektu honetan parte hartu dute; proiektua 1998an hasi zen, “irisgarri” izateko asmoarekin.

 

Bisita gidatuan, azalpenak zeinu-hizkuntzan daude eta gailu mugikorretan QR kodeen bidez deskarga daitekeen zeinugida batean azpitituluekin (doako WIFIa dago).  Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek PDF irisgarrien bidez jasoko dute paneletako informazio guztia, eta braillez, museoko gidak.

 

Halaber, lurrean gida-zintak jarri dituzte, egin beharreko ibilbidea seinaleztatzeko; bisitari guztientzako erabilgarria da. Zentroan, jolas inklusiboak eta irakurketa errazeko edukia daude. % 100ean irisgarria den 4D esperientzia gaztelaniaz bakarra da munduan; nazioartean 17 sari baino gehiago jaso ditu, eta euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta errusieraz ere badago (errusieraz oraintsu atera da).

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Juan Manuel Lavín, Rubén Lavín, Ioseba Fernández