Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Open Data Euskadik bere lehen urtea bete du

2011.eko apirilak 07

Open Data Euskadi gonbidapen bat da datu publikoak erabiliz hainbat gauza ikusteko eta egiteko

Open Data Euskadik, Eusko Jaurlaritzako datu irekien atariak, bere lehen urtea bete du. Denbora horretan, eskaintzen diren datu-multzoen kopurua handitzen joan da 1.272 kopurura heldu arte. Oraindik hasiberria den proiektu bat da baina dagoeneko baditu partikularren, elkarteen, enpresen eta beste administrazioen aldetiko berrerabileraren adibide batzuk.

Joan den apirilean Eusko Jaurlaritza izan zen Espainiako lehen administrazioa bere datuak Interneteko atari berezian eskaintzen (http://opendata.euskadi.net) duena. Horrela, bete egin zuen arlo publikoaren informazioa berrerabiltzeko 37/2007 Legeak -2003/98/EB Zuzentarua bere gain hartu zuena- ezarritakoa eta, gainera, berretsi zuen Gobernu Irekiaren ereduaren alde hartutako norabidea.

Open Data Euskadi gonbidapen bat da datu publikoak erabiliz hainbat gauza ikusteko eta egiteko, betiere datu horiek pribatutasun, segurtasun edo jabetzako mugarik ez badute. Informazioa formatu berrerabilgarrietan ematen da, jabetza irekiko lizentziak erabiliz. Lizentziak horiek beste batzuei banatzeko aukera ematen du baita merkataritzan erabiltzeko ere. Irekitze horren helburuak dira balioa eta aberastasuna sortzea (beste hirugarren batzuek erabiliz), gardentasuna sustatzea (kudeaketa publikoa aztertu eta ebaluatzeko baliagarria baita) eta administrazioen artean elkarreragingarritasuna bultzatzea.

3 iruzkin
  • @IDELabs
    2011.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Open Data Euskadi cumple su primer año de vida http://bit.ly/hrQMKF

  • @alorza
    2011.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Open Data Euskadik bere lehen urtea bete du. http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/5659-open-data-euskadi-cumple-primer-ano-vida

  • @vali_vali_
    2011.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Open Data Euskadi cumple su primer año de vida http://bit.ly/i20RB4 Zorionaaaak @alorza @irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko