Eu

Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze zuzendari Ignacio de la Puertak hizlari hartuko du parte “Hazkunde bidean diren eskualde metropolitarretarako azpiegitura modernoak” kongresuan.

2019.eko irailak 12

Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze zuzendari Ignacio de la Puertak hizlari hartuko du parte Stuttgart hirian irailaren 11n, 12an eta 13an izango den “Hazkunde bidean diren eskualde metropolitarretarako azpiegitura modernoak” kongresuan.

Herritarrek, enpresek, unibertsitateek eta bestelako eragile askok aurrera egiteko moduko azpiegitura ematean, eskualdeek eta area metropolitarrek funtsezko zeregina bete dezakete. Gaur egun, azpiegiturak oinarrizko beharrak betetzen ditu, hala nola garraiorako sistema funtzionala, energia-hornidura eta hezkuntza edo etxebizitza egokirako baldintzak. Baina, horretaz gain, ondo garatutako azpiegitura ez ezik, ingurumen-paisaia babesteko eta hobetzeko azpiegitura berdearen garapen erakargarria ere badakar berekin.
Azken urteotan, Europako eskualde metropolitarrek herritarren etorrera handia jasan dute. EBko biztanleriaren % 70etik gora bizi da hiri-eremuetan, eta kopuru hori gora doa. Egoiliar berri horiek etortzearen ondorioz, Europako hiriak bertikalki ez ezik, horizontalki ere haziko dira. Beraz, ondo funtzionatzen duen landa eta hiriaren elkarketa, ondo antolatuta dagoena, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Hazten ari diren eskari hauek asetzeko, azpiegitura metropolitarrak etengabe zabaldu behar du. Azpiegitura metropolitarraren inbertsio eta hobekuntza horiek populazio-dentsitate handia duten eremuetan bidean diren operazioetan zehar gauzatu behar dira. Horregatik, etorkizunean lehiakorrak eta jasangarriak izaten jarraitzeko, eskualde metropolitarrek konponbide tekniko berritzaileak sustatu eta ezarri behar dituzte, azpiegituraren karga handiegia saihesteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ignacio de la Puerta, Director de Planificación Territorial, Urbanismo y Regeneración Urbana, participa los días 11, 12 y 13 de septiembre como ponente en el Congreso "Infraestructuras modernas para las regiones metropolitanas en crecimiento"