Berriak Lehendakaritza
Eu

Biktimaren zentralitate-printzipioa aplikatzea aldarrikatu du Lehendakariak Terrorismo Jihadistaren Nazioarteko I. Kongresuan

2019.eko irailak 13
  • Aitzakia erlijioso bat duen nazioarteko terrorismoaren mehatxuaren aurrean ahalik eta lankidetza handiena bilatzea da Eusko Jaurlaritzaren erronka estrategikoa

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia lagun zuela, Terrorismo Jihadistaren Nazioarteko I. Kongresua. Erantzun kriminologikoak biltzarrean izan da.Ekitaldiak, beste helburu batzuen artean, publikoki erakutsi nahi du egiten den lana erradikalizazio-prozesuak prebenitu eta saihesteko eta terrorismo jihadistari aurre egiteko.

Kongresu honen hirugarren eta azken jardunaldian, Lehendakariak, gaurko irekiera-ekitaldiko mahai instituzionalean buru zenak, elkarraldi bat izan du New Yorkeko, Pariseko eta Madrileko atentatuetako biktimekin.

Bere jardunean, Lehendakariak nabarmendu egin du biktimaren zentralitate-printzipioa aplikatzearen premia. Bere iritziz, biktimei zuzendu behar zaie arreta, jada biktima direnei, egia, justizia eta ordaina jasotzeko haiek dituzten eskubideak eguneratzeko.“Biktima ez direnei, aldez aurretik ekiteko eta haiek biktima izatea saihesteko”, gaineratu du.

Gainera, Lehendakariak agerian utzi du bakerako eta bizikidetzarako kultura bat eta hezkuntza bat sustatzeko premia, giza eskubideen errespetuan eta pluralismoan oinarritua.“Ezerk ez du garrantzi handiagorik giza duintasunak baino”, adierazi du.Lehendakariak adierazi duenez, beharrezkoa da hezkuntzan inbertitzea, berdintasun-baldintzak sortzea eta gizarte-politikak bultzatzea, solidaritatean oinarrituak, eta integraziora, kohesiora eta justiziara bideratuak.“Politika publikoak, besteren artean, hezkuntzaren eta osasun-zerbitzuen unibertsaltasuna; gizarteratzeko errentak eta eskubideen eta betebeharren berdintasuna ahalbidetuko duten politika guztiak”, zehaztu du.

Terrorismo Jihadistaren Nazioarteko I. Kongresua. Erantzun kriminologikoakbiltzarrak,UPV-EHUko Uda Ikastaroen esparruan Espainiako Kriminologoen Elkarteak antolatuak, helburutzat du, nazioarteko eremuan diziplinarteko komunitate bat barnean hartzea, arlo desberdinetan diharduten profesionalez osatua:kriminologia, antropologia, soziologia, psikologia, justizia edo segurtasuna, besteak beste.Hausnarketa bat eta debate bat sortzea da asmoa, terrorismo jihadistaren fenomenoaren, bere iraganaren eta bere orainaren inguruan, eta etorkizunean izan daitekeenaren inguruan, arreta biktimengan eta biktimarioengan espresuki jarrita.

Bere aldetik, Iñigo Urkullu Lehendakariak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzaren erronka estrategikoa, aitzakia erlijioso bat duen nazioarteko terrorismoaren mehatxuaren aurrean, ahalik eta lankidetza handiena bilatzea da, batetik, bizikidetzarako Euskadiko komunitate islamikoarekin lankidetza sustatuta; eta, bestetik, koordinazio polizialean eta baita nazioartekoan ere lagunduta.

Bere jardunean, Lehendakariak zorionak eman dizkie Kongresu honen erakunde antolatzaileei, lehenik eta behin, biktimen presentzia eta partaidetza zuzenagatik, eta, bestetik, diziplinarteko ikuspegi integralagatik nazioarteko terrorismoaren analisiari heltzeko garaian.Zentzu horretan, Lehendakariak azpimarratu egin du Eusko Jaurlaritzaren Jardute Programa, euskal komunitate islamikoarekin batera bizikidetza sustatzen duena.“Elkarrekin egiten diogu aurre aitzakia erlijioso batekin aurrera eramaten den nazioarteko terrorismoaren mehatxuari, erasan egiten digulako eta elkarrekin eta bakean bizi nahi dugulako.Elkarrekin libre izan nahi dugu.Ideia hain da sinplea bere formulazioan eta, aldi berean, hain da irmoa bere erabakitasunean“, adierazi du.

FICOBA Erakustazokanegin da ekitaldia eta bertan izan dira Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Zuzendari Nagusi Jonan Fernández, UPV-EHUko Errektore Nekane Balluerka, IVACeko Presidente eta Kongresuko Presidente José Luis de la Cuesta, eta Euskal Herriko Kriminologia Elkarteko Presidente eta Kongresuko Presidente Antonio García Chazarra.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak