Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Metaposta, "berrikuntza eta eredugarritasuna"

2011.eko apirilak 07

METAPOSTAK “arrakasta-kasuren" @Aslan sarioa jaso du, Administrazio autonomiko informazio_teknologietan egindako berrikuntza lanagatik

On-line zerbitzuetan espezializatuta dagoen METAPOSTA enpresak, Interneteko leku seguruan doako postontzia eta dokumentu-gordailu elektronikoa eskaintzen dituen berberak, autonomia erkidegoen eremuan garatutako proiekturik onenarentzako saria jaso du gaur, Madrilen egunotan egiten ari den SITI-asLAN azokaren barruan. Profesionalei zuzendutako informazio-teknologien alorreko azoka honen 18. edizioa ixteko ekitaldian, Xabier Sabalza METAPOSTAko presidenteorde betearazle eta Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendariak, METAPOSTAk eskainitako prestazioen "berrikuntza eta eredugarritasuna" aldarrikatzen dituen golardoa jasoko du.

Atzo, Aitor Velasco METAPOSTAko zuzendariak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimenaren ezaugarri nagusiak aurkeztu zituen SITI@asLAN Azokako auditorioan, abian jarri zela bost aste igaro diren honetan 5.000 erabiltzaile inguru lortu dituela nabarmenduz. Velascok adierazi zuenez, METAPOSTAk zerbitzua Euskal Autonomia Erakidegotik kanpo ere zabaltzeko asmoa du: "Aste honetan bertan, bertsio berriak abiarazi ditugu katalanez, galegoz eta ingelesez", esan zuen.

Bestalde, Xabier Sabalza METAPOSTAko presidenteorde betearazleak, METAPOSTA zerbitzua hobetzeko garatzen ari den zenbait funtzionaltasunen berri eman du gaur goizean, hala nola, "pack pyme" delakoa, enpresa txiki eta ertainei eta bitarteko erakunde eta instituzioei (udal txikiak, kirol federazioak, etab.) pequeños ayuntamientos, federaciones deportivas, etc.) Internet bidezko elkarreragina hobetzea erraztuko diena. "METAPOSTAren bultzada estrategikoaren barruan kokatuta dago, Internet, Informazioaren Gizartea eta eremu guztietako komunikazio elektronikoak zabaltzen laguntzea", laburbildu du Sabalzak, Sareko postontzi eta dokumentu-gordailu elektroniko hau aberastuko duten aplikazio berriei erreferentzia eginez.

METAPOSTA "Administrazio Autonomikoa" kategoriako irabazlea izan da, Administrazio eta Erakunde Publikoetako IKT Berritzaile eta Eredugarrien Arrakasta-Kasuak delako deialdian, @asLAN Elkarteak garatutako "Metaposta, zure dokumentu-gordailu elektronikoa, zure postontzia Sarean" proiektuari esker. Ezagutzaren trukaketa erraztu eta Administrazio Publikoetako IKTen hedapena lideratu duten arduradunen ahalegin eta lan eskerga jendaurrean aldarrikatzea da ekimen honen helburu nagusia.

Ekimen hau, Estatu osoko administrazio eta erakunde publikoek aurkeztutako "arrakasta-kasurik" aipagarrientzat jo dute sariaren epaileek. Epaimahaia, 77 erakunde publikotan 90 ekimen baino gehiago abian dituzten sareko sistemen, Interneten eta telekomunikazioen alorreko enpresa banatzaileek osatutako elkarte honek aukeratu ditu.

Testuinguru honetan, METAPOSTAk, Donostian apirilaren 14an eta 15ean egingo den Hiritartasun Digitalaren Nazioarteko Biltzarraren II. edizioa babestuko du. WE-GOVERNMENT edo teknologia berriek arduradun politikoen eta hiritarren arteko harremanetan izango duen eragina izango da biltzar honen ardatz eta aztergai nagusia. Biltzarra urtero antolatzeko asmoa dago, ziberhiritartasuna delako kontzeptua eremu eta alor desberdinetatik aztertu, horren gaineko hausnarketa egin eta sare-gizarteak dakarzkigun egoera berriak ezagutu eta gainditzeko asmoz, mundu osoko maila goreneko adituen laguntzaz.

 

@asLAN elkarteari buruz:

Sare, internet eta telekomunikazio-sistemen hornitzaileen Elkarteak, 1989an sortu zenetik, Espainiako enpresa-eremuetan telekomunikazio eta sareen teknologiak sustatzea eta zabaltzea du misio gisa. Gaur egun, @asLAN Elkarteak 100 enpresa inguru biltzen ditu, sare eta telekomunikazioen operadore, banatzaile, integratzaile eta fabrikatzaile nagusiak barne hartuz. @asLAN IKT Sektorearen garapenerako eta beste sektoreetan (industria, banka, hezkuntza...) teknologia berrien sustapenerako ekimenak prestatzen ditu. Administrazio Publikorako eta enpresa txiki, ertain eta handietarako Konponbide Teknologikoetan espezializatuta dagoen SITI/@asLAN Azoka profesionala da erakunde honen jarduera nagusietako bat.

 

METAPOSTAN ALTA EGITEKO MODUAK

Ziurtapen digitala duen txartelaz
Ziurtapen digitala duen txartelaz sartzeko, txartel-irakurgailua izateaz gain, horrekin lan egiteko premiazkoak diren driver edo programa guztiak instalatuta eduki behar dituzu.
Aurrez aurre
Oso erraza da METAPOSTAn alta egitea.
Ziurtapen Digitala ez baduzu, METAPOSTAn erregistratzeko aski duzu edozein KZgune laguntzailetara joatea, indarrean dagoen Nortasun Agiria aldean daramazula.
On-line bankaren bidez
Aski duzu zure ohiko finantza-erakundeko on-line banka-zerbitzuetan alta emanda egotea.
Hauexek dira on-line banka-zerbitzuen bitartez METAPOSTAn alta egiten laguntzen duten erakundeak:
• Bankoa
• Bilbao Bizkaia Kutxa
• Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
• Caja Vital Kutxa
• Iparkutxa
• Kutxa

 

 

5 iruzkin
  • @metaposta
    2011.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @miguelramos1978: Metaposta, "innovación y ejemplaridad" http://bit.ly/hIA4wM

  • @metaposta
    2011.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Ideable: Metaposta, "innovacion y ejemplaridad" http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5657

  • @Ideable
    2011.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    Metaposta, "innovacion y ejemplaridad" http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5657

  • @IDELabs
    2011.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    Metaposta, "innovaci ón y ejemplaridad" http://tiny.ly/u6lQ

  • @miguelramos1978
    2011.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Metaposta, "innovación y ejemplaridad" http://bit.ly/hIA4wM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)