Berriak

Argentina eta Uruguaiko enpresaburu batzuek Ferroforma bisitatu zuten

2011.eko apirilak 08

Sei burdindegi-hornitzailek Barakaldoko azoka bisitatu zuten. Horrez gain, BEC eta Buenos Airesko Expo Ferreteraren artean lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen


Euskadik Mercosur-en duen ordezkaritzak, SPRIri lagunduz, Bilbao Exhibition Centre-rekin batera lan egin zuen Ferroforma-Bricoformarem hemeretzigarren edizioa prestatzeko, eta burdingintza eta brikolaje azoka martxoaren 23tik 26ra egin zen Bilbon.


Bisitarien ordezkaritza Argentinako hainbat probintziatako bost burdindegi-hornitzailek eta Uruguaiko batek osatu zuten. Guztiak dira erosle potentzialak eta azokako 600 markek aurkeztutako eskaintza ezagutzeko interesa dute.

Euskadik Argentinan daukan ordezkaritzak BEC eta Indexport Messe Frankfurt SAren arteko akordioa sinatzen eta martxan jartzen lagundu zuen. Enpresa argentinarrak Expo Ferretera antolatzen du, eta, bi azokak elkarrekin sustatzeaz gain, Expo Ferretera Ferroforma-Bricoformaren edizio honetan erakusle gisa egotea ahalbidetu zuen.

 

2 iruzkin
  • @Portalferias
    2011.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ferroforma fue visitada por empresarios de Argentina y Uruguay. http://bit.ly/hXziuj

  • @BEC_Bilbao
    2011.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ferroforma fue visitada por empresarios de Argentina y Uruguay. http://bit.ly/hXziuj

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan