Berriak Lehendakaritza
Eu

UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen 2019-2020 ikasturteari hasiera eman dio Lehendakariak

2019.eko irailak 11
  • Iñigo Urkullu euskal Unibertsitate-eredu propio baten alde agertu da, gure garaiekin bat datorrena, Europan kokatua eta Euskadin errotua

  • Aurrekontuetan euskal gizarteak Hezkuntzan eta Unibertsitatean egiten duen ahaleginaren balioa nabarmendu du Lehendakariak

  • 411 milioi euro inbertituko dira laurteko honetan Unibertsitatea hobetzen

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zuela, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen 2019-2020 ikasturteari hasiera eman dio.Joan den ikasturteko memoriaren irakurketarekin hasi da jarduna, eta ondoren izan dira Xabier Etxaniz doktorearen inaugurazioko lezioa eta UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkaren jarduna eta, azkenik, Lehendakariarena.

Bere jardunean, Iñigo Urkullu Lehendakariak nabarmendu duenez, unibertsitate-komunitatea euskal gizarteak balioesten duen instituzio bat da.“Auzolana, estimatua eta maitatua.Balio bat da, baita konpromiso bat ere”, gaineratu du.Zentzu horretan, Lehendakariak nabarmendu egin du euskal gizarteak Hezkuntzan eta Unibertsitatean egiten duen ahalegina aurrekontuetan, itzulketa positiboa, pertsonala eta kolektiboa duen inbertsio bat dela jabetuta.

Lehendakariak nabarmendu duenez, Herrialde erronka bat da Hezkuntza.Hala, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa aditzera eman du Unibertsitate honek aurrerapausoak eman ditzan, eta unibertsitate-komunitatearekin partekatu du etengabe hobetzeko eta aldaketari aurrea hartzeko jarrera.“Guri dagokigu Unibertsitatea sustatzea eta babestea bere ahalmen osoa gara dezan.Heziketa Duala, Ikerketa, Internazionalizazioa, euskara, berdintasuna edo enplegagarritasuna gure gizartearen helburuak dira, Unibertsitatek ere partekatzen dituenak”, zehaztu du.

Hala, euskal Unibertsitate-eredu propio baten alde agertu da Lehendakaria, gure garaiekin bat datorrena, Europan kokatua eta Euskadin errotua; irekia, berritzailea, kudeaketan gardena, konektatua eta gizartearekin etengabeko harremanean.“Unibertsitatearen eta Zientziaren arloetan bultzatzen dugun politikak erantzun egin behar die gizartearen eskariei, gai izan behar du aldaketari aurrea hartzeko eta erantzun berriak proiektatzeko”, gaineratu du.

Eusko Jaurlaritzaren eta Unibertsitatearen arteko lankidetzan urte hauetan emandako aurrerapausoei buruz, Lehendakariak aipatu ditu, besteren artean, Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana 2019-2022ko oinarrietan egindako lana, eta egindako inbertsioak; bestetik, laguntzetarako bideratutako 16 milioi euroak bikaintasunezko ikerketa-taldeen jardueretarako 2019-2021 aldirako, eta, bestetik, 9 milioi euroak ikerlarien trebakuntza eta hobekuntzarako.Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko bikaintasunaren campusa garatzeko finantzazioa aipatu du, baita Euskampus proiekturako bideratutako 600.000 euroak ere.Datozen urteetarako, Lehendakariak aipatu duenez, 1.411 milioi euro inbertituko dira laurteko honetan Unibertsitatea hobetzen.

Arabako Campuseko Letren Fakultatean izan da ekitaldia, eta bertan izan dira Josu Erkoreka, Beatriz Artolazabal, Bingen Zupiria eta Mª Jesús San José sailburuak.Gainera, bertan izan dira, besteak beste, José Antonio Ardanza etaJuan José Ibarretxe Lehendakari ohiak, Legebiltzarreko Presidente Bakartxo Tejeria, Arabako Diputatu Nagusi Ramiro González, eta Gasteizko Alkate Gorka Urtaran.

Eskaintza akademikoa UPV/EHU

2019-2020 ikasturte honetan, UPV/EHUk 97 gradu eskaintzen ditu hiru campusetan, bost gradu bikoitz berri barnean direla, aurten hasiko direnak.Guztira, 34.000 ikaslek egingo dituzte gradu-ikasketak UPV/EHUn eta, haietatik, 2.096 ikaslek egingo dute gutxienez lauhileko bat mundu osoko unibertsitateetan.Horretarako, UPV/EHUk 1.500 mugikortasun-hitzarmen baino gehiago ditu 51 herrialdetako unibertsitateekin, bost kontinenteetan.Bestalde, ikasturte bakoitzean, UPV/EHUk 12.000 praktika inguru eskaintzen dizkie bere ikasleei; enpresetan, erakundeetan eta entitateetan egiten dira, ikasle guztiek aukera izan dezaten unibertsitateaz kanpo praktikak egiteko.

Graduondokoei dagokienez,ikasturte honetan, UPV/EHUk 57 master eta graduondoko propio eskaintzen ditu; horietatik 13 lehen aldiz ematen dira, eta 19 modulutan egituratuta eskaintzen dira, inguruneko prestakuntza-premietara eta ikasleen disponibilitatera hobeto egokitzeko.Hala, modulu-egiturak aukera ematen du kreditu gutxiagoko prestakuntza-programak gehitzen joateko, goi mailako titulazioa eskuratzeko eskatzen direnak lortu arte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak