Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: “2020aren bukaerarako dago aurreikusita Euskadi osorako Banda Zabaleko zerbitzu-estalduraren unibertsalizazioa”

2019.eko irailak 11

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Josu Erkoreka eta Arantxa Tapia sailburuak lagun zituela, Maeztu herria bisitatu du. Bertan ezagutu ditu Euskadiko banda zabal ultralasterraren hedapen-sareen proiektuaren emaitzak

Elkarraldia Udal Instalazioetara egindako bisitaldi batekin hasi da. Bertan ikusi ahal izan dituzte EIT – Eraikinen Ikuskapen Teknikoa – instalazioak, Banda Zabalaren kudeaketen hobekuntza ziurtatzeko.Bisitatu duten beste instalazioetako bat Haur eta Lehen Hezkuntzako Maeztu Ikastetxeko informatika-gela izan da.

Bere jardunean Lehendakariak ezagutzera eman duenez, datorren 2020. urtearen bukaerarako dago aurreikusita ia Euskadi osorako Banda Zabala zerbitzuaren estalduraren unibertsalizazioa. “Ahalegin partekatuari esker, Estatuko talde aitzindarian dago Euskadi Banda Zabal Ultralasterraren estaldura duten etxeen portzentajean”, gaineratu du.

Eusko Jaurlaritzaren Banda Zabalaren Hedapen Plana 2015ean jarri zen martxan, enpresa-poligonoetan Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuen hedapena bultzatzeko eta, gainera, 600 biztanlegune baino gehiagoren konektibitatea hobetzeko.“Basque Industry 4.0” Estrategiarekin lerrokatua, Planaren helburua bikoitza dela azpimarratu du Lehendakariak:batetik, euskal enpresen lehiakortasunean laguntzea eta, bestetik, bizi-kalitatean lurralde-oreka ziurtatzea, hiri- eta landa-eremuetan.

2016-2018 aldian, Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek ia 10 milioi euroko laguntzak eman dituzte. Lehendakariak adierazi duenez, helburu partekatua hauxe da: banda zabal ultralasterreko zerbitzuak enpresa-poligonoetan hedatzea lortzea.Inbertsio horri esker, 373 enpresa-poligono izan dira Plan honen onuradun eta 68.000 pertsona inguruk lan egiten duten 5.250 enpresaren konektibitatea hobetzea ekarri du horrek berekin.

Lehendakariak gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro gehigarri baino gehiago inbertitu ditu 715 biztanlegunetan banda zabala instalatzen: 65.000 biztanlek eta 29.000 etxek baino gehiagok dute orain azpiegitura teknologiko hau.Hala, orain, Arabako etxebizitzen ia % 100ek dute jada, edo laster izango dute belaunaldi berriko banda zabaleko zerbitzuak kontratatzeko aukera.Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuan % 99koa da indizea.

Elkarraldian izan dira ere baiArabako Diputatu Nagusi Ramiro Gonzalez, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Nerea Karmele López-Uribarri, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Sailburuorde Estibaliz Hernaez, eta Maeztuko Alkate Anartz Gorrotxategi.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak