Eu

Eusko Jaurlaritzak 610.000 euro onartu ditu Euskadiko Irakurketa Sarean irakurzaletasuna eta teknologia berriak bultzatzeko (Gobernu Bilera 2019-09-10)

2019.eko irailak 10
  • Irakurzaletasuna bultzatzeko deialdiari dagokionez, iaz 155 udal erakunde jaso zuten dirulaguntzaren bat

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak  260.000 euroko partida bat onartu du, bere gaurko saioan, irakurzaletasuna sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoetako zerbitzuen erabilera bultzatzeko. Dirulaguntza horiei esker iaz 155 proiektu lagundu ziren. Era berean, gaurko saioan 350.000 euroko beste deialdi bat onartu da, liburutegi publikoetan teknologia berrien ezarpena eta garapena diruz laguntzeko. Bigarren deialdi honen bidez iaz 99 udalerritako liburutegiak diruz lagundu ziren.

Deialdi hauek ondokoei diruz laguntzeko zuzendutakoak dira: Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalei, liburutegi publikoetako titularrei, eta baita udal liburutegi publikoen eremuan eskumena duten tokiko erakundeei edo eremu horretan funtzioak esleitu zaizkienei. Ezinbesteko baldintza da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak izatea. Lehenengo partidaren kasuan, irakurketaren sustapenerako jarduerak bultzatzeko diren dirulaguntza horiek ezin izango dute 30.100 eurotik gorakoak izan erakunde onuradun bakoitzeko, eta dirulaguntza gisa jasoko duten kopuruak ezin izango du eskatutako gastuaren zenbatekoaren % 75 gainditu.

Joan den urtean laguntzaren bat jaso zuten 155 udal erakundeetatik, euskal hiriburuetara zuzendu ziren diru-kopuru handienak: Bilbo (11.772 euro), Gasteiz (10.535 euro) eta Donostia (Donostia Kulturak 11.772 euro jaso zituen). Euskadiko Irarkurketa Sarearen baitako liburutegietan teknologia berriak sustatzea helburu duten laguntzei dagokienez, iaz 99 udalek jaso zituzten dirulaguntzak. Deialdi honen helburua da Sareko liburutegiak dituzten baliabideak eguneratzea; Euskadiko Irakurketa Sarean 205 udalerritan kokatutako 300 liburutegi daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko