Eu

Eusko Jaurlaritzak 2.260.000 euro zuzendu ditu euskal kultura-ondarea baliarazi eta ikertzera bideratuko laguntzen bi deialditara (Gobernu Bilera 10-09-2019)

2019.eko irailak 10
  • Ondarea baliaraztera zuzendutako dirulaguntzen aurrekontua 2.100.000 eurokoa da aurten; 21 ekimen zehatzi laguntzea ahalbidetu zuten iaz

Gobernu Kontseiluak 2.100.000 euroko dirulaguntza deialdi bat onartu du, bere gaurko bileran, euskal kultura-ondarea baliarazteko dirulaguntzetara zuzenduta, baita beste deialdi bat ere, 160.000 eurokoa, euskal kultura-ondarea ikertzera bideratutakoa. Deialdi horietako lehenaren bidez kultura-ondarearekin lotutako 21 proiektu diruz lagundu ziren iaz. Ikerketari laguntzera bideratutako deialdiak, bestetik, ondarearen inguruko 11 ikerketa-proiektu babestu zituen.

Udalak eta eragileak dira kultura-ondarea baliarazteko laguntzen hartzaileak. Horien bitartez, babesa emango zaie 2019-2021 ekitaldietan kultura-ondarea baliarazteko ekimenei.

Dirulaguntza horien artean, bi laguntza-ildo hauek bereizten dira:

  • Euskal kultura-ondarea defendatu, aberastu, babestu eta sustatzeko dirulaguntzak.
  • Kultura-ondarean eragina duten hirigintza-plangintzako tresnak idatzi eta aldatzeko laguntzak.

Dirulaguntzen iazko deialdiaren bitartez, hainbat udal edo eragilek bultzatutako 21 proiektu babestu ziren. Hona deialdi horren bitartez babestu ziren proiektuetako batzuk: Otxandioko pilotalekua eraberritzea, Zarautzeko Modelo zinema birmoldatzea, Trapagarango Aiestaran baserriaren erreforma, Zalduondoko San Adrian baselizaren ingurunea berrurbanizatzea edo Orioko Mutiozabal ontziola berritzea.

Ondarearen ikerketa

Bestalde, euskal kultura-ondarearen esparruan ikertzera zuzendutako laguntzen helburua da ikertzaileei baliabideak ematea, aukera izan dezaten “esparru horretan proiektuak garatzeko eta, horrela, ondarearen osotasuna babesten laguntzeko, baita hura aberastu eta hedatzen laguntzeko ere”.

 Dirulaguntza horiek baliatuta, laguntzen azken deialdiaren bitartez, kultura-ondarearekin lotutako 11 ikerketa-proiektu lagundu ziren. Ikerketak, besteak beste, esparru hauetan egin ziren: Euskal Autonomia Erkidegoko arkitektura-ondare frantziskotarra, Simon Berasaluzeren artea, ondarearen babesa generoaren ikuspegitik edo euskal burdinola aurrehidraulikoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko