Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Teknologiak eta zerbitzuak, Herri Administrazioan

2011.eko apirilak 07

Idoia Mendiak Patxi Lazcozekin hitz egin du XXI. mendeko Herri Administrazioarentzako teknologiei eta zerbitzuei buruzko jardunaldi batean

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, ordu betez hitz egin du gaur goizean Patxi Lazcoz Gasteizko alkatearekin, Dintel y Capito izeneko fundazioak Arabako hiriburuan antolatu duen XXI. mendeko Herri Administrazioarentzako teknologiei eta zerbitzuei buruzko jardunaldian.

Topaketaren helburua, Herri Administrazioaren alorrean interes handiago sor dezaketen gaurkotasun teknologikoaren gaiak aztertzea da. Horretarako, erreferentzia bezala hartu dira administrazioentzako IKTen liburu zuritzat jotzen den Dinteleko 'Capito 2011' izeneko argitalpena osatzen duten azken txosten teknologikoak. Birtualizazioa eta hodei zerbitzuak, segurtasun korporatiboa eta elkarreragingarritasuna, fakturazio eta kontratazio elektronikoak, zuzendaritza estrategikoa eta lanpostuan mugikortasuna dira Eusko Jaurlaritzako, Lan eta Immigrazio Ministerioko, Gaztela eta Leongo Juntako, Madrilgo Udaleko, Kontuen Epaitegiko eta Gizarte Segurantzako Estatuko Idazkaritzako ordezkariek aztertu dituzten gaiak.

Bilbomática, Indra, Symantec, Telefónica, Avalon, Sage, Ingenia eta Enterasys enpresak protagonista izan dira lau hitzaldi teknikoetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)