Berriak Osasuna
Eu

Osasun  sailak berrikuntza + ikerketa + osasuna eusko fundazioaren, Bioef, birikako minbiziaren  ikerketa-proiektuetara bideratuko ditu 2018ko Eitb maratoia ekimen solidarioaren 302.000 euroak (Gobernu Bilera 2019-0910)

2019.eko irailak 10

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du, Osasun Sailak proposatuta, 2018ko EITB Maratoia ekimen solidarioan lortutako 302.328,79 euroak erabiltzeko laguntzen deialdia. Laguntza horiek Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren, BIOEF, birikako minbiziaren ikerketa-proiektuetara zuzenduko dira.

BIOEF laguntzen deialdi horren bidez, eta EITB Maratoiari esker eta elkarteen, erakundeen, entitateen eta banako herritaren elkartasunari eta laguntzari esker, aurrera egin nahi da birikako minbiziaren ikerketan, gure gizartean minbizi-kausa nagusia den heinean.

Zehazki, birikako minbiziaren ikerketa biomedikoko proiektuak garatuko dira. Proiektu horiek barnean hartuko dituzte oinarrizko ikerketa (gaixotasunari zuzentzen zaiona), ikerketa klinikoa (pazienteari zuzentzen zaiona), ikerketa epidemiologikoa, osasun publikoa, osasun-zerbitzuak eta osasunaren hobekuntzara bideratutako garapen teknologikoa edo ikerketa biomedikoko prozesuen eta teknologien garapena.

Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak lehentasuna ematen diote ikerketa sustatzeari eta, horren bidez, jakintza areagotzeari, osasun-zientzia sustatzeari —izatez osasun-zientzia aurrerapen handiak ari da lortzen ikertzaileen ahaleginari eta talentuari esker—, eta Euskadin aberastasun eta garapen sozioekonomikoa sortzen laguntzeari. Uste oso horretan, hain zuzen ere, oinarritzen da ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko Osasun Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren osotasunaren apustu estrategikoa, gure osasunaren arloko emaitzak hobetzeko eta Euskadiko garapen ekonomikoa sustatzeko bidea izango den aldetik. Apustu hori Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020 dokumentuan jaso da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko