Berriak Lehendakaritza
Eu

Terrorismo Jihadistaren Nazioarteko I. Kongresua. Erantzun kriminologikoak izeneko kongresua egiteko 30.000 euroko laguntza (Gobernu Bilera 2019-09-10)

2019.eko irailak 10

Gobernu Kontseiluak gaur egindako bileran Asociación Vasca de Criminólogos - Kriminologoen Euskal Elkarteari (AVC-KEE) diru-laguntza zuzena ematea erabaki du, aurki Irunen egingo den Terrorismo Jihadistaren Nazioarteko I. Kongresua. Erantzun kriminologikoak izeneko kongresua antolatzeko. 30.000 euroko laguntza izango da, eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako Idazkaritza Nagusiaren eta Segurtasun Sailaren artean emango dute.

Kongresua Irungo Ficoba barrutian egingo da, irailaren 11tik 13ra, UPV/EHUren Uda Ikastaroen esparruan.

Bertan, hainbat diziplinatako —kriminologia, biktimologia, antropologia, soziologia, politologia, epailetza, segurtasuneko profesionalak, psikologia, psikiatria, gizarte-heziketa eta abar— profesionalek hartuko dute parte, terrorismo jihadistaren fenomenoa hainbat alderditatik eztabaidatzeko.

Kongresuaren lehen edizio hau Kriminologoen Euskal Elkarteak eta Kriminologiaren Euskal Institutuak antolatu dute, estatuko zein nazioarteko hainbat erakunde publikorekin eta pribaturekin elkarlanean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko