Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzainetarako 651 izangaik hasi dute gaur goizean 9 hilabeteko prestakuntza-prozesua Arkauteko Akademian

2019.eko irailak 09

Lehenengo aldiz, izangaien % 30 emakumezkoak dira

Segurtasuneko sailburu Estefania Beltrán de Herediak eta Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak eman diote ongietorria Ertzaintzaren 28. Promozioari gaur goizean egindako ekitaldi akademikoan, eta bertan izan dira Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Ana Agirre, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga eta Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondo ere. Lezio akademikoa Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak, Eugenio Artetxek, eman du.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako frontoia izan da gaur goizean ertzainetarako 651 izangaik prestakuntza-prozesuari ekiteko ekitaldiaren agertokia. Akademian bederatzi hilabeteko prestakuntza-prozesu hori burutu ondoren, Ertzaintzaren oinarrizko eskalan sartuko dira eta praktikaldia hasiko dute unitate ezberdinetan.
Ertzaintzaren historiako promoziorik handienetako bat da, guztira 651 izangai baitira; horietatik 455 gizonezkoak eta 196 emakumezkoak, eta hori ere mugarri bat da, lehenengo aldiz iritsi baita % 30era emakumezkoen kopurua. Ertzaingaien batez besteko adina 28 urtekoa da.
Horien jatorriari dagokionez, 391 bizkaitarrak dira, 129 gipuzkoarrak eta 99 arabarrak; gainerakoak Kantabriakoak [15], Nafarroakoak [6], Errioxakoak [5], Burgoskoak [3], Hendaiakoak [2] eta Asturiaskoak [1].
Nahitaezko bederatzi hilabeteko prestakuntza akademikoaren ostean, gainditzen dutenek dagozkion kredentzialak jasoko dituzte 2020ko maiatzean, eta une horretatik aurrera destinoa esleituko zaie Ertzaintzako unitate ezberdinetan.
Ongietorri egiteko esku-hartzean, Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak euskaraz nahiz gaztelaniaz prestakuntza ona jasotzearen garrantzia azpimarratu du, “izan ere, segurtasunaren arloko funtzionario gisa gizarte-errealitate hori artatu beharko duzue, gizartea gero eta euskaldunagoa baita, gaur ikastaro honi ekingo diozuenon hizkuntza-gaitasunak berak islatzen duen bezala” esan du.
Bestalde, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia Arrónizek nabarmendu nahi izan du Ertzaintzaren historiako promoziorik handienetako bat izatearen balio intrintsekoa, eta azpimarratu duenez, “pausoz pauso ari gara betetzen Ertzaintzako belaunaldiak ezinbestez berritzeko erronkari antolatuta eta etenik gabe erantzuteko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa, eta alderdi positibo gisa emakumeak poliziaren lanbidean sartu izana azpimarratu behar da, kasu honetan, gainera, hirutik ia bat emakumea izateak ematen digun pozarekin”. Bestalde, Akademiaren zuzendariak iragarri du urtea amaitu aurretik deituko dela hurrengo promozioa, 29.a, eta gutxienez 500 plaza eskainiko direla.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 5 egun

    "(...) en el acto académico de esta mañana (...) La lección académica ha corrido a cargo de Eugenio Artetxe, Director de Régimen Jurídico y Procesos Electorales del Departamento de Seguridad (...)"

    Me pregunto si D. Eugenio, que por su cargo parece que debe de saber de leyes, se ha leído la Constitución de España, allí donde se dice que la bandera autonómica se utilizará junto con la de España en actos oficiales, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2