Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Bihar, asteartea, irailaren 10a: Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Eguna

2019-09-09
  • Eusko Jaurlaritzak prebentzio-plana du, OMEk gomendatzen duen bezala
  • Irailaren 10a: Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko eguna
  • 2017an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen suizidio-tasa 100.000 gazteko 3,9koa izan zen Euskadin

 

 

VG 2019 09 09

Suizidioaren Prebentzioaren Nazioarteko eguna dela eta, suizidioak Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteengan duen intzidentziari buruzko datuak aurkezten ditu Gazteen Euskal Behatokiak.

 

2017an 11 gazte hil ziren arrazoi honengatik Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Gazteen Euskal Behatokiari emandako datuen arabera. Euskadin 15 eta 29 urte bitartean suizidioa edo nork bere buruari eragindako lesioak direla eta, hildako gazteen suizidio-tasa adin tarte horretako 100.000 gazteko 3,9koa izan zen.

 

Bere buruaz beste egindako gazte guzti horiek gizonezkoak ziren. Hori dela eta, adin tarte horretako gizonen artean 100.000 gazteko suizidio-tasa 7,6 izan zen eta emakumeen artean, berriz, 0,0. Aztertutako urte guztietan ikusten da gizonen suizidio-tasa emakumeena baino altuagoa dela.

 

Datu absolutuak gutxi direnez, edozein kasuk eragin handia du tasan, horregatik bilakaera aztertuz gero gorabehera nabarmenak daudela ikus daiteke. 2017an tasa orokorra jaitsi egin zen 2014, 2015 eta 2016 urteekin konparatuta, baina gizonena handitu egin da 2016tik 2017ra.

 

15 eta 29 urte bitarteko gazteen suizidio-tasa altuagoa da Bizkaian eta Gipuzkoan (100.000 gazteko 4,1 eta 4,2, hurrenez hurren) Araban baino (2,4).

 

Prebentzioa

OMEk, 1969an, honako hau zioen: “suizidioa prebeni daiteke, horretarako baliabideak ezartzen badira”.  2014an, txosten bat prestatu zuen eta txostenak honako helburu hau ezartzen zuen: herrialde guztiek Suizidioa Prebenitzeko Plan Nazionala izatea eta plan horrek arazo horrekin zerikusia duten eragile guztiak koordinatzea. Estatuan ez dago plan estatalik, eta, nazioarte-mailan, gutxi daude: 28 herrialdek baino ez dute. Toki- eta sektore-planak daude. Valentziak eta Galiziak plan autonomikoak dituzte, eta Eusko Jaurlaritzak oraintsu aurkeztu du.

 

Suizidioa Prebenitzeko Euskadiko Plana Osasun Sail honek zuzendu du, eta ekainaren 3an aurkeztu zen. Bertan, Psikiatriako, Psikologiako eta Lehen Mailako Arretako profesionalek parte hartu dute, bai eta Osasun Mentaleko Aholku Batzordeko kideek, Osakidetzako arduradunek, Osasun, Segurtasun, Hezkuntza eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailetako ordezkariek, foru-aldundiek, udalek, eremu soziosanitarioko eragileek, UPV/EHUko adituek, bizirik irten direnen elkarteek, laguntza-erakundeek eta Fundación Salud Mental España fundazioak ere.

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @EnpleguGizaEJGV
    2019-09-09

    Comentario de Twitter:
    📆 Mañana martes, 10 de septiembre: Día Internacional para la Prevención del Suicidio 🔗 https://t.co/cwOwQirhSX 🔗

  • Argazkia SN Robot
    @EnpleguGizaEJGV
    2019-09-09

    Comentario de Twitter:
    📆 Bihar, asteartea, irailaren 10a: Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Eguna 🔗 https://t.co/E3cOwkOF56 🔗

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)