Eu

Nazioartekotzearen Euskal Agentziak euskal enpresentzako aukera berriak bilatu ditu Bruselan

2019.eko irailak 09
  • Erakunde publikoak bileren agenda bizi bat dauka astelehen eta astearte honetan erkidegoko arduradunekin

Nazioartekotzearen Euskal Agentziak (SPRI Taldean sartua), Ainhoa Ondarzabal Agentziako zuzendaria astelehen eta astearte honetan erkidegoko arduradunekin egiten ari den bileren bitartez, euskal enpresentzako aukera berriak bilatzen ditu; hori guztia Europar Batasunarentzako Euskadiko Ordezkaritzaren eskutik. Helburua Europako nazioartekotze-baliabideen aprobetxamendua egituratzea eta Europako foro, sare eta programetan Euskadiren posizionamendua eta parte-hartzea sustatzea da.

Hala, astelehen honetako goizean bilera bat egin da Espainiak Bruselan eta Luxenburgon duen Enbaxadaren Ekonomia eta Merkataritza Bulegoarekin, euskal enpresek bulego horretako sustapen-ekitaldietan duten parte-hartzearen gaiari heltzeko eta EBko proiektuen lizitazioetara sartzeko aukerak aztertzeko. Era berean, bilera bat egin da Europar Batzordearen Zuzendaritza Nagusiarekin; bertan, Txina, Mexiko, Txile, Australia, Zeelanda Berria, Vietnam edo Estatu Batuak bezalako herrialdeekin egin ohi diren merkataritza-itunen negoziaketen inguruan hitz egin da.

Gaurko egun bizia Espainiak EBn duen ordezkaritza iraunkorrarekin egingo den beste bilera batekin osatuko da; bertan, Euskadiren interesak eta akordioen inguruko informazioa helaraziko da eta mekanismoak ezarriko dira Nazioartekotzearen Euskal Agentziak geroago euskal enpresen eskura jarri daitekeen informazio eguneratua izan dezan. Egun honetan, lan-agenda Auzoko Zuzendaritza Nagusiarekin egingo den bilera batekin itxiko da. Bilera horretan, Maroko edo Aljeria bezalako herrialdeekin dituzten harremanei helduko zaie.

Bihar, asteartea, euskal misioak bilera bat egingo du Europako Batzordearen Hazkundearen Zuzendaritza Nagusiarekin. Bertan, enpresen nazioartekotzerako Cosme programari ematen zaion laguntza aztertuko da. Halaber, beste bilera bat egingo da Europako Batzordearen Nazioarteko Lankidetzarako eta Garapenerako Zuzendaritza Nagusiarekin ondoko herrialdeen kanpo garapenerako lankidetzarako dauden tresnen inguruan hitz egiteko.

Misio hori enpresen nazioartekotzerako 2017-2020 plan estrategikoaren barruan kokatzen da. Ardatz horren bosgarren ildoan, enpresen nazioartekotzearen esparruan Europar Batasunarekin dagoen konexioaren indartzea proposatzen da, gaur egun dauden gaitasunak txertatuz, baliabide europarren erabilera sustatuz eta Euskadik Europa mailan duen irudia indartuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak