Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak gida bat aurkeztu du, euskadiko eskola jangeletan sukaldaritza osasungarria eta erakargarria lortzeko

2019.eko irailak 06

600 ale banatu dira sukalde zentralen, cateringeko enpresen, beren sukaldea duten ikastetxeen eta sukaldaritzako eskolen artean

Elikadura osasungarria eta adin goiztiarretan elikadura-ohitura onak eskuratzea sustatzen jarraitzeko, Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean, honako gida hau argitaratu du: “Eskolako jangeletan sukaldaritza erakargarria eta osasungarria izateko aholku praktikoak”.

Cateringetan eta eskola-jangeletan esperientzia handia duten sukaldariek prestatu dute, Basque Culinary Center-eko lagileen laguntzarekin. Zentro teknologiko baten berrikuntza eta suen aurrean daudenen ikuspegi errealista bateratu dira eta, horrela, gomendioak jaso dira, ikasleei fruitua, barazkiak eta arraina oinarri dituzten platerak eskaintzeko, elikagai oso gomendagarriak, baina beti gazteenen artean ospe ona ez dutenak.

Neurria Osasun Sailaren Programan sartzen da: “Euskadin Elikadura Osasungarria izateko ekimenak”. Horren bidez, besteak beste, eskola-menuetan hobekuntzak sartu dira, eta, horrela, begetal, fruitu, zuntz eta arrain urdin gehiago sartu dira. Hala ere, ez da nahikoa elikagai horien eskaintza areagotzea. Platerak osasungarriak izateaz gainera, dastatzeko erakargarriak ere izatea lortu behar da. Hori da gidaren helburua:  “Eskolako jangeletan sukaldaritza erakargarria eta osasungarria izateko aholku praktikoak”.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan: “Eskola-umeei osasuntsu jateko ohitura har dezaten laguntzeko ekimen berri hori beste urrats bat gehiago da gizarte-kontzientziazioaren lan horretan, eta helburua da Euskadin elikadura babes-faktore izatea gaixotasunen aurrean, eta ez horiek jasateko arrisku-faktore”.

Guztira, gidaren 600 ale banatu dira eskola-jangeletan garraiatutako jatekoa hornitzen duten sukalde zentral eta cateringeko enpresa guztietan, bai eta beren sukaldea duten ikastetxeetan eta sukaldaritzako eskoletan ere.

Lan horrek errekerimendu nutrizionalak betetzen dituzten eta, aldi berean, erakargarriak eta teknologikoki eta ekonomikoki egingarriak diren eskola-menuak prestatzeko gakoak eskaintzen ditu. Era berean, bateragarriak izan behar dute higiene- eta osasun-beharrekin, bereziki garraiatutako elikagaiak kontserbatzeko tenperaturaren ingurukoekin. Azken batean, ikasleak hobeto jaten eta, gainera, gozatzen ohitzea lortu nahi da.  

2019-2020 ikasturtean, Euskadin Elikadura Osasungarria izateko Ekimenen Planaren beste ekintza batzuen ebaluazioarekin batera, eskolako jangeletan elikagai-taldeen benetako ahorakin-maila balioetsiko da. Emaitzak aurreko ikasturteetako aurretiko datuekin erkatuko dira, produktu horien onarpen-mailan aurrerapenik egon den egiaztatzeko.           

Gida: “Eskolako jangeletan sukaldaritza erakargarria eta osasungarria izateko aholku praktikoak”. Bertako gomendioei, eskola-jangeletan ez ezik, euskal etxeetan ere jarrai dakieke. Herritar ororen esku dago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren webguneko honako esteka honetan:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/comedores_colectivos/eu_def/adjuntos/eskola-jangeletan-aholku-praktikoak.pdf

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PacienteActivo
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    Eskoletan sukaldaritza osasuntsua bultzatzeko gida kaleratu du Eusko Jaurlaritzak
    https://t.co/RZ1O3es0Gp
    ➡️https://t.co/ZSKUwlYcEF

  • @PacienteActivo
    2019.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco publica una guía para una cocina saludable y atractiva en los comedores escolares de Euskadi.
    https://t.co/yR2YOvVeCg