Berriak Kultura
Eu

Zorrozaurren arteak ere lekua du

2011.eko apirilak 08

5.000 metro karratutan 70 sormen fabrika kokatuko dira, sortzaileek artea egiteko lantoki izango dira

Zorrozaurre (Bilbo) birsorkuntza-prozesuan dago, eta artea ere kontuan hartzen du. Zawp Bilbo proiektua Aurrera doa, eta lehenago paper- edo egur-fabrikak zirenak, adibidez, sorkuntza-lantegi bihurtu dira, artistek beren artea sortzeko gune, alegia. Guztira 5.000 metro karratu inguru dituen gune horretan, ezagutza, eskarmentua zein sormena landu ahalko dira. Kultura sailak 500.000 euro inbertitu ditu lokalak berritzeko eta beste 55.000 euro proiektuei laguntzeko.

Zawp Bilbao proiektuak sorkuntza-lantegien ideia du ardatz nagusi. Zorrozaurren kokatzea erabaki da, eta lehenago paper- edo egur-fabrikak ziren pabilioiak, orain artisten lantoki bihurtuko dira. Esperientziak garatu eta banatzeko aukera. Dagoeneko, 5.000 metro karratuko espazioan obrak hasiak dira, eta, bertan, 70 sorkuntza-unitate bilduko dira. Gaur egun, talde askok agertu dute Zorrozaurren toki bat izateko interesa, nahi duen guztiak aukera izango du, hilabete honetan lehiaketa publikoa aterako baita.

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuak, Blanca Urgellek, Zawp Bilbao proiektuaren instalazioak bisitatu ditu Zorrozaurren, Sorkuntza-lantegien programaren barruan.

Urgellen hitzetan, proiektuaren asmoa da “sortzaileek, oso ikuspuntu ezberdinetatik, lokalak erabili ahal izatea, puntualki, behar dutenean”, edota modu jarraituan. “Sortzaileek beren beharrak zein diren esatea da ideia”, erantsi du. Eusko Jaurlaritzak, Kultura sailaren bidez, proiektuari laguntza eman dio; hain zuzen ere, 500.000 euro inbertitu ditu lokalak egokitzeko, eta beste 55.000 proiektuei laguntzeko.

Kultura sailburuaren ustez, “Euskadin azken urte hauetan kultura-egiturak zaindu dira batik bat, eta sortzaileei ez zaie tokirik eman sortzeko, eskarmentua hartzeko, haien artean erlazionatzeko eta, egokia izanez gero, prestakuntza hartzeko”. Blanca Urgellek azpimarratu du iaz martxan jarri zen proiektu horren helburua “sortzaileei laguntzea eta espazioak kudeatzeko aukera ematea” dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera de Cultura