Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza Sailak harrera egin die 2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimeneko sarituei

2019.eko irailak 06
  • Zugarramurdin 5 eguneko literatura-egonaldia egin ondoren, Hezkuntza Sailak harrera egin die irabazleei gaur Lakuan
  • Saritutako lanekin liburua argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, eta eskola guztietara bidaliko da aurki

2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura ekimenean irabazle izan diren 20 neska-mutil gazteek Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan gaur eguerdian jaso dute aitortza, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea eta Lucia Torrealday Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria buru zirela ospatu den ekitaldian. Bost egunez Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean egonaldia egin ondoren iritsi dira gazteok Gasteizera. Izan ere, irailaren 2an hasi eta gaur arte, sormena lantzeko tailerretan eta beste hainbat jardueratan parte hartu dute gazteok, berriro ikasturteari heldu aurretik elkarrekin egun gogoangarri batzuk pasatzeko aukerari uko egin gabe. Egonaldi horixe izan dute irabazleek sari nagusia. 34. ediziora iritsi da aurten gazteen literaturzaletasuna bultzatzeko Hezkuntza Sailak 1986tik antolatzen duen lehiaketa.

Literatura egonaldia Zugarramurdin

Bost egunez, lagun izan dituzte Zugarramurdiko egonaldian Yolanda Arrieta, Jon Martin, Fernando Morillo eta Itxaro Borda, besteak beste. Idazle, musikari eta sortzaile hauekin gertuko eta zuzeneko harremana izan dute gazteek. Arrietaren eskutik, literatura tailerretan parte hartzeko aukera izan dute, eta Jon Martinekin, berriz, afalosteko musika-emanaldietan. Baina aipaturiko horiez gain, Amets Arzallus eta Sustrai Colinak alaituriko bertso afaria eta gaubela literarioak ere izan dira aste honetako egitarauan. Sormena lantzeko eta literatura-zaletasuna pizteko abagune polita gazteontzat, ikasketetara itzuli aurretiko azken opor egun oparoetan.

Zugarramurdi eta inguruak ezagutzeko tarterik ere izan dute, dena den, azken bost egunetan. Bestak beste, Lapurdiko kostaldeko hondartzetara irteera, eta Zugarramurditik Sararako bidea –Xareta ibilbidea deritzona- oinez egiteko beta ere izan dute. Asteazken goizerako berriz, bisita interesgarria zuten antolatuta. Baionako kaleetan zehar ibilbide literarioa egin zuten, gidari ezin egokiago bat lagun zutela: Itxaro Borda idazlea.

2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimenean 175 lan aurkeztu dira orotara, 37 lan poesian eta 138 prosan. Ohi den eran, egungo euskal literaturan eta kultur munduan entzute handikoak diren izenek osatu dute aurten ere Urruzunotarrak Gehituz ekimenaren epaimahaia: Gari Berasaluze, Peru Iparragirre, Goiatz Labandibar, Jasone Osoro eta Patxi Zubizarreta izan dira epaimahaikide.

 

Urruzunotarrak, 34 urteko ibilbidea

Urte luzez indarrean izandako Urruzuno literatura-lehiaketaren jarraipena da gaur egungo Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimena. 34. ediziora iritsi da aurten lehiaketa. Ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna indartzea da ekimen honen helburua, hitz lauz edo olerkiz, euskarazko sormena belaunaldi gazte berrietan indartzeko. Baina azaldutako hori ez da asmo hutsa, azken hamarkadetako jardunak ondo frogatu duen egia baizik: Urruzuno saria irabazi izan duten hainbat neska-mutil egungo euskal idazle, kazetari, bertsolari edo gidoigile ezagunenen artean daude.

Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen du, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik. Adina kontuan harturik, bi kategoria bereizten dira: A kategorian, Batxilergoan eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan ari diren gazteek hartzen dute parte; B kategorian berriz, DBHko 3. eta 4. mailetan ari direnek.

2019ko edizio honetan sarituak gertatu diren lan guztiekin liburua argitaratu du Hezkuntza Sailak Sagastiberri bilduman. Liburua laster banatuko da eskola guztietara, eta parte hartzaile guztiei ere bidaliko zaie.

 

Urruzunotarrak Gehituz 2019 -  Saridunak

 

POESIA, A kategoria

Naia Badiola Solabarrieta

Idazlanaren izenburua: Niak

Ikastetxea: Ondarroako Ondarroa BHI

Maddi Aiestaran Iparragirre

Idazlanaren izenburua: Oroitzapenen kutxa

Ikastetxea: Beasaingo Beasain BHI

Maddi Zabalo Mateos

Idazlanaren izenburua: Plazeraz eta antzeko gauzez

Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI

Irune Huerta Tejada

Idazlanaren izenburua: Euria

Ikastetxea: Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastola

Libe Goitia Artetxe

Idazlanaren izenburua: Olatuen antzera

Ikastetxea: Galdakaoko Elexalde BHI

 

POESIA, B Kategoria

Ane González Castillo

Idazlanaren izenburua: 1937

Ikastetxea: Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola

Uxue Pérez Mujika

Idazlanaren izenburua: Bidean

Ikastetxea: Beasaingo La Salle San Jose Ikastetxea

Amets Amutxastegi Maguregi

Idazlanaren izenburua: Denbora makina

Ikastetxea: Lekeitioko Lekeitio BHI

 

PROSA, A Kategoria

Oihana Arana Cardenal

Idazlanaren izenburua: Volfgang

Ikastetxea: Eskoriatzako Arizmendi Ikastola

Maddi Zabalo Mateos

Idazlanaren izenburua: Agur, laztana

Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI

Olaia Azurmendi Marcos

Idazlanaren izenburua: Herria

Ikastetxea: Andoaingo Aita Larramendi Ikastola

June Silva Larrea

Idazlanaren izenburua: Oiloaren kukurrukua

Ikastetxea: Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastola

Kattalin Urrengoetxea Uribarri

Idazlanaren izenburua: Zuretzako hitz ederrak

Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI

Elisabet Zaldua Barquín

Idazlanaren izenburua: Programa

Ikastetxea: Vitoria-Gasteizko Koldo Mitxelena BHI

Irail Lartzaguren Cárdaba

Idazlanaren izenburua: Elurraren justizia

Ikastetxea: Pasaiako Pasaia-Lezo Lizeoa

 

PROSA, B kategoria

Garazi Urdangarin Larrea

Idazlanaren izenburua: Ordulariko orratzak

Ikastetxea: Hernaniko Hernani BHI

Nora López Agirreurreta

Idazlanaren izenburua: Ez zaitez gelditu

Ikastetxea: Errenteriako Orereta Ikastola

Paula Kareaga Plaza

Idazlanaren izenburua: Katisha dut izena

Ikastetxea: Markina-Xemeingo Markina BHI

Jone Urbieta Lejardi

Idazlanaren izenburua: Barkaidazu

Ikastetxea: Markina-Xemeingo Markina BHI

Klaudia Olasolo Igarza

Idazlanaren izenburua: Izarren sorrera

Ikastetxea: Elorrioko Elorrio BHI

Ekaitz Martín Pérez

Idazlanaren izenburua: Itsasarteko amesgaiztoa

Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @abmiren
    2019.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📚 Hezkuntza Sailak harrera egin die 2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimeneko sarituei ➡︎ https://t.co/0YipXsqjRC http…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak