Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak hitzarmena sinatu du “la Caixa”rekin, gizarte, hezkuntza, eta kultura arloan proiektuak bultzatzeko

2019-09-03

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Isidro Fainé “la Caixa” Banku Fundazioaren presidenteak esparru hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, gizarte, hezkuntza, eta kultura ekintzaren arloan lankidetzan aritzeko bi erakundeak. Hitzarmen horren bitartez, 11,5 milioi euro bideratuko ditu “la Caixa”k gizarte-ekintzara aurten Euskadin. Lehendakaritzan egin da izenpetze ekitaldia eta bertan izan da Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua ere.

Hitzarmenari esker, haurren pobreziaren aurka borrokatzeko gizarte-proiektuak bultzatuko dira eta kolektibo baztertuak laneratzeko laguntza eskainiko da, besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)